• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak
ULMA Architectural Solutionsen bideo korporatibo berria ULMA Architectural Solutionsen bideo korporatibo berria Enpresa Aurkezpena Enpresa Aurkezpena

Nor gara

GURE SORRERA
1990en jaio ginen ULMA Taldearen baitan, eta urte hauetan zehar hazten joan gara merkatuko lau segmentutara bideratutako produktu gama zabal bat garatuta: Kanalizazioa eta Dranaitzea, Aurrefabrikatu Arkitektonikoak, Fatxada Itxiturak eta Fatxada Aireztatuak.

ENPRESA INGURUNEA
ULMA Taldeko kideak gara, Espainiako Enpresa Talde handienetako bateko kidea, merkatuan 50 urte baino gehiagoko presentzia eta Berrikuntza, Enplegua eta Balio Erantsia balioekin konpromiso garbia duen enpresakoa.

ULMA Enpresa Taldearen barruan gaude, negozioak eta jarduerak sektore hauetan egiten dituena: Architectural Solutions, nekazaritzaorga jasotzaileakeraikuntza, Conveyor ComponentsPackaging eta Piping

Era berean, ULMA Taldea munduko kooperatiba talde handieneko kidea da MONDRAGON Korporazioa, kooperatiba taldekoa.

ULMA Taldearen Zentrala

GURE FABRIKA
Gure produkzio-ahalmen handiak, 12.000m2ko nplantarekin, gure bezeroen eskaerak asebetetzea eta edozein beharretara egokitzea ahalbidetzen digu.

GURE MISIOA
sistema industrializatu eta aurrefabrikatutako produktu berritzaileak garatzea, eraikitze epeak eta kostuak murrizteko helburuarekin, energia gutxiago kontsumituta eta laneko segurtasuna eta gure enpresaren eta eraikitze prozesuan inplikatutako eragileen arteko lankidetza bultzatuta.

GIZA TALDEA
Pertsonak dira gure aktibo nagusia. Horregatik, lan giro motibatzaileak bultzatzen ditugu, gure Etengabeko Hobekuntza sistemaren bidez parte hartzea eta ideia berriak sortzea sustatzeko.

INTERNAZIONALIZAZIOA
Gure giza talde kualifikatuak, gure teknologiak eta urtetako esperientziak eman digun ezagutzak gero eta globalizatuagoa den mundu batera zabaltzen lagundu digute, bai eta nazioartekotzeko politika baten alde egiten ere. Filialak ditugu Portugalen, Frantzian eta Brasilen, eta banatzaileak Italian, Maltan, Txipren, Polonian, Norvegian, Errumanian, Dubain eta Txilen.

Zer da Hormigoi Polimeroa

Hormigoi Polimeroa, poliester erretxinaren bidez loturiko hainbat agregakin motarekin osatutako materiala da. Materiala arina baita, eta material horren ur xurgapenaren portzentajea hutsaren hurrena baita, erabateko estankotasuna bermaturik dago Hormigoi Polimeroa poliester erretxina egonkorren bidez loturiko silitze eta kuartzoko hainbat agregakin motaren konbinazio bikainez osatutako kalitate handiko materiala da. Nabarmena da bere aparteko erresistentzia mekanikoa ( hormigoi tradizionalabaino konpresioarekiko 4 aldiz erresistenteagoa iatera iristen da), elementu arinak eta neurri txikikoak ekoiztea ahalbidetzen du eta. Zer da Hormigoi Polimeroa

HORMIGOI POLIMEROA BY ULMA

GURE ESPERIENTZIA GURE BERMEA DA.

  • Gure materiala bakarra da:
  • Gure Know How-agatik.
  • 20 urte baino gehiago erabiltzen eta hobetzen dihardugulako.
  • Gure I+G bereziagatik.
  • Gure materialaren berezko ezaugarriengatik.
  • Gure azpiegiturarengatik, 12.000m2-tik gorako planta bat eta 180 profesional.
  • Nazioartean dugun presentziagatik, 20 herrialdetan baino gehiagotan gaude eta.
  • Gure bezeroen premietarako moldatzeko dugun gaitasunagatik.
  • Gure zerbitzuarengatik eta bezeroengandik hurbil gaudelako.
  • Gure kalitatearengatik, izen handiko erakundeek egiaztatuta baitago: TECNALIA, EDUARDO TORROJA ERAIKUNTZA ZIENTZIETAKO INSTITUTUA.
  • ULMA garelako.
Arintasuna

Bere propietate mekaniko bikainei esker, posible da profil finago duten piezak egitea. Arintasuna, ekonomia bihurtzen dena, izan ere, obran garraiatzeko bitarteko lagungarri gutxiago erabili behar dira eta obran errazago jartzen da, errendimenduak ezin hobeak izanik.

EZ DU URIK XURGATZEN

Ur xurgapenari dagokionez, ia ez du bat ere xurgatzen, eta horrela piezen estankotasuna bermatuta dago.

IZOZTE-DESIZOZTE ZIKLOEN AURREAN ALDAGAITZA

Material hori, ohikoak ez bezala, ez da kaltetzen izozte-desizozte zikloetan; hortaz, ez zaizkio pitzadurarik edo arrakalik sortzen eta beti propietate fisikoa berak mantentzen ditu.

TALKAREKIKO ETA URRADURAREKIKO ERRESISTENTEA

Hormigoi Polimeroak, material konposatua denez, gainazalak ezin hobeki gordetzea bermatzen du eta ez da igarri ere egiten erabileraren edo denboraren poderiozko higadurarik.

Konpresioarekiko erresistentea

Aurrefabrikatutako sistemei aplikatutako Hormigoi Polimeroak, hautsi edo pitzatu aurretik, 30,2 MPa jasan dezake; hormigoi tradizionalak, berriz, 7-9 MPa baino ez.

Produktu kimikoekiko erresistentea

Frogatua dago Hormigoi Polimeroa material erresistenteenetakoa dela edozein produktu kimikorekiko. Izan ere, haren osagaiek ez dute erreakzionatzen kontaktuaren aurrean, eta hala produktuaren disgregazioa nahiz deformazioa ekiditen dira.

Urraduraz higatzea

Silize agregatuen gogortasunak ibilgailuen joan-etorriak jasan behar dituzten gainazalak ondo zaintzea bermatzen du, hornigoi polimeroa urraduraren aurka oso gogorra baita.

Ezin hobea fluidoak husteko.

Material honen izaera polimerikoa dela eta, gainazal lauak eta oso marruskadura txikikoak eratzen dira aurrefabrikatuetan, eta horri esker fluidoak azkar husten dira, eta, gainera, xurgatzen den ura ia zero da, ez, berriz, ohiko hormigoiarekin, horrekin uraren %5-10 xurgatzen baita.

Birziklagarria

Berriz erabilgarria, ez da kutsakorra eta kimikoki bizigabea da.

ULMA Architectural Solutionsen aurrefabrikatuek –ondo pentsatutako osaeran hautatutako silizezko agregakinak eta poliester erretxin egonkorrak erabiltzen direla-eta–, ezaugarri fisiko-mekaniko bikainak lortzen dituzte, eta horren erakusgarri dira Erakunde ospetsuek emandako Kalitate Ziurtagiriak.

 

Jasangarritasuna eta Konpromisoa

Etorkizunari forma eman ahal izateko aurrera begiratu behar dugu. Aurrea hartzea ezagutzaren eta esperimentazioaren bitartez..

IRAUNKOR IZATEKO GOGOA

Birziklagarriak, berriz erabilgarriak, ez kutsakorrak eta kimikoki bizigabeak diren materialak erabiltzearen alde egiten dugu. Ezin hobea birgaikuntzarako eta eraikinaren bizitza luzatzen duten propietateekin, Eraikuntza Iraunkorra sustatzen dutenak. Gure pieza guztien fabrikazioan erabiltzen den ULMAko Hormigoi Polimeroaren berezitasunek, eraikin Ekoeraginkorrak sortzen laguntzen dute.

ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA

Inguru naturalarekin eta gizartearekin gero eta modu arduratsuagoan jarduten dugu, gaur egun dauden premiak asetzeko baina etorkizuna arriskuan jarri gabe. ULMA Taldeak NBEren munduko hitzarmenarekin bat egiten du.

BERRIKUNTZA

Berrikuntza modu proaktiboan bultzatzen dugu, etorkizunerako berme bakarra delakoan. Faktore estrategikoa da, gure pertsonen konpromisoa euskarri duena.

KALITATEA

Gure produktu guztiek ezaugarri "fisiko-mekanikoak" bikainak izatea lortzen dute, erakunde ospetsuek, esaterako TECNALIAK, edo EDUARDO TORROJA ERAIKUNTZA ZIENTZIETAKO INSTITUTUAK egindako saiakuntzetan egiaztatu den moduan.

GURE BEZEROAK

Pertsonen arteko harremanek sortzen dute geure arteko eta gu eta gure bezeroen arteko benetako lotura. Harreman horietan oinarritzen dira elkarrekiko konfiantza eta ezagutza.

ETORKIZUNA

Gure zerbitzuak eta soluzioak malguago egiten ditugu eta merkatu bakoitzaren errealitatera egokitu, benetan lehiakorra den panorama internazional batean.