• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ALDERANTZIZKO MISIOA MEXIKO

Arkitekto mexikarren bisita ULMA Architectural Solutionseko instalazioetara

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


Bisitaren helburua Mexikoko 30 arkitekto baino gehiagori HABIC-eko, Ekipamendu eta Diseinu Klusterra, kide diren hainbat enpresek eskaintzen dituzten zerbitzu eta produktuak erakustea zen.

Astea oso bizia izan zen 30 arkitekto mexikarrentzat. Donostia eta Gasteizen ostatu hartu zuten eta enpresa desberdinetako bisitak aprobetxatuz Euskal Herriko hainbat herri eta hiri ezagutu zituzten, bertako gastronomia eta kulturarekin batera.

ULMA Architectural Solutionseko instalazioetara bisita
Maiatzaren 17an ULMA Architectural Solutionseko instalazioak bisitatu zituzten, Oñatin. Bisita zela eta, Arantzazuko Santutegia bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Bisitaren helburua ULMAko fatxada aireztatuek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea izan zen. Horretarako, produktua eta fabrikazio planta erakutsi zitzaizkien. Ondoren, ULMA Taldeko Zerbitzu Zentralen eraikina bisitatu zuten, hormigoi polimerozko fatxada aireztatua duena.

ULMAko bisita egin ondoren azpimarratu zituzten alderdiak izan ziren ULMAk fatxada eta azpiegituretarako sistema osoa eskaintzea eta horiek pertsonalizatzeko dituen aukera anitzak: testura, kolorea eta profil berezien diseinua.