ELKARRIZKETA JUAN CARLOS TXINTXURRETARI

Juan Carlos Txintxurreta, ULMAko Fatxadatako Area Managerra Espainia eta Portugalen, birgaitze eta eraberritzean sektorea aztertzen du
ELKARRIZKETA JUAN CARLOS TXINTXURRETARI

Gure herrian, Birgaitze eta Eraberritze sektorea pizgarri garrantzitsu bilakatu al da gaur egungo egoeraren aurrean? Zure ustez, beti merezi izan duen garrantzia izango al du?
 
Gaur egun, gure Fatxada Aireztatua instalatuz egiten ditugun obren erdia birgaitze lanak dira. Pizgarri baino gehiago, birgaitze-portzentajea 2008an baino askoz handiagoa izatearen arrazoia obra berriko sektorearen gutxitzea da, harrapatu gaituen krisi suntsitzailea dela-eta. Birgaitze sektoreak ez du balio izan eraikuntza sektorea pizteko, ez baitu konpentsatu ahal izan obra berria txikiagotzea, baina egia da garrantzi handiagoa lortu duela.
 
 
Obra berriko eraikuntzarik ez dagoen agertokian, etxebizitzakoan bereziki, eta bere materiala kontuan hartuz, birgaitze energetikoak izan behar al du fabrikatzailearen eta preskriptorearen apusturik handiena?
 
Zalantzarik gabe energetikoki efizienteak diren eraikinen eraikuntza errealitate bat da, ez soilik birgaitzean, baizik eta eraikuntza sektorean oro har. Eraikuntza jasangarriak moda izateari utzi dio eta funtsezko gai bilakatu da. Horretarako araudi berriak beteko dituzten materialak erabili behar dira, LEED bezalako ziurtagiri garrantzitsuei ekarpena egingo dietenak.
 
Horrek berekin dakar industriaren pentsamoldean aldaketa bat, eraikuntza jasangarria lehenesteko eta efizientzia energetikoko baldintzak beteko dituzten prozesuak eta eraikuntza materialak sustatzeko asmoz.
 
Guk, ULMA Architectural Solutionsen, beharrezkoa den aldaketa honetan laguntzen dugu; izan ere gure Fatxada Aireztatuko Sistemek estaldura sistema bat erabiltzen dute eraikinen portaera hobetzen duena, zubi termikoak eta kondentsazio arazoak eragotziz, eta emaitza  bezala portaera bioklimatiko oneko eraikinak emanez, aurrezpen energetiko handikoak. Gainera, abantaila aipagarriak eskaintzen ditu fatxadaren birgaitze energetikoa egiteko, hala nola gure materialaren, hormigoi polimeroaren arintasuna eta obra-egokitzapena.
 
 
Ze paper jokatzen dute efizientzia energetikoari buruzko araudi berriek sektore honen garapenean?
Gure ustez gakoa da birgaitzea efizientzia energetikoaren ikuspegitik interpretatzea. Bestelako edozein irteera aldi baterako makillajea da.
Uste dugu araudiek eraikinen eskaera energetikoa minimizatu behar dutela, hor dago helburua.
 
 
Ze desberdintasun nagusi daude Espainian Europako gainerako herrialdeekiko? Birgaitzeak izango al du obra berriak eraikuntza-jardueraren barruan duen garrantzi bera?
 
Batez ere kulturala da, Europan beti izan du protagonismoa birgaitzeak, eta soluzio inteligente modura baloratua izan da. Aitzitik, Espainian etxebizitza berriko eraikuntza neurrigabe bultzatu da eta albo batera utzi da birgaitzea, etxebizitza berrira iristen ez denarentzat soluzio gisa jo dena, gainera.
Urte asko behar izango dira birgaitzeak merezi duen garrantzia lor dezan, eraikuntza-jarduerak ere birmoldaketa bat behar du.
 

Laguntza planak, araudia, legeak… Ze lankidetza dago Administrazioaren aldetik zure negozioari eragiten diona? Zer eskatuko zenioke?
 
Badira laguntza planak eta diru-laguntzak Fatxadak birgaitzeko, baina gure esperientziaren arabera, bizilagunen komunitate batean kide bat bakarra badago aukerarik ez duena fatxadan inbertitzeko, obra gelditu egiten da. Hortaz, arintasuna eskatuko nuke diru-laguntzen izapideak egiterakoan, izan ere gaur egun ordainketa obra egin eta oso epe luzera jasotzen da, eta hori praktikan oztopoa da.
 
 
Birgaitzea eta I+G+B… Ze arlo ari da lantzen etorkizunari begira?
 
Merkatu berri honetara egokitzeko asmoz, gama berri bat merkaturatu dugu birgaitzean sortzen diren beharrei egokitua: hala, Easy gama-produktua merkaturatu dugu, ekonomikoa, erabilera anitzekoa eta lehiakorra, birgaitze-sektorearen dinamikara egokitzera bideratua.
 
 
Zer ari dira egiten fabrikatzaileak gizartearen eta erakundeen eskaera honi erantzuteko? Norantz bideratzen ari da materialen fabrikazioa?
Duela urte askotik ULMA Architectural Solutionsen uste dugu gure parte hartzea eraikuntzan material, produktu, sistema eta zerbitzu efizienteekin izan behar duela, gizartearen bizi-kalitatea hobetzera bideratuko direnak, etxeko erosotasuna sustatuz, eta aldi berean kontsumo eta eskaera energetikoa murriztuz.
Sistema normalizatuak, probatuak eta kontrastatuak eskaintzen ari gara.
Fatxada Aireztatua oraindik berritzat jo dezakegun sistema da; hala ere badira jada 16 urte sistema honen alde egin genuela.
Kasu batzuetan ausartuko ginateke esatera fabrikatzaile batzuk erakundeen eskaera eta/edo exijentzien aurretik goazela. Batzuetan ez gara babestuak sentitu sistemak eta produktuak normalizatzeko gure ahaleginean.
Espainian dauden obra gutxietan parte hartzeko lehiakortasuna dela-eta, material berrien garapena debaluatzen eta gelditzen ari da, izan ere esperimentazio horrek ikerketa eta lanketa epe bat eskatzen du eta egungo egoera biziraupen hutsekoa da. Hala ere, ULMA Architectural Solutionsen etengabe gabiltza eraikuntzarentzat abantailak eta hobekuntzak eskainiko dituzten soluzio berriak ikertuz eta garatuz, efizientzia energetikora bideratutako produktu eta sistemekin.
 
 
 
Ze etorkizun datorkio sektoreari?
 
Beti pentsatu izan dugu etorkizunari begira, oinak orainaldian ditugula; uste eta espero dugu egiten ari garen ahaleginak ondorio positiboak izango dituela etorkizunean.
Epe laburrera birgaitzea benetako pisua hartzen joatea espero dugu, eta soluzio normalizatu bezala ezartzea. Nahikoa giza eta industria esperientzia eta ahalmena ditugu sektoreari kalitatea eskaintzeko eta hala artatzeko.  
Errealitate bat da Europan eta espero dugu joera hori Espainian seriotasunez eta etengabe ezartzea.
 
 
Izptua.: Juan Carlos Txintxurreta
        Espainia eta Portugalgo Fatxada Aireztatuetako Area Manager-a     

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu