• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ULMA FATXADA AIREZTATUAK 2018KO EXPO REVESTIR AZOKAN

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko fatxada aireztatuak aurkeztu ditu Expo Revestir azokaren 16. edizioan, São Paulon, Brasil

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


ULMAko fatxaden dibisioak, hirugarren urtez jarraian, parte hartu du Expo Revestir azokan. Estaldura soluzioen azokarik handiena da Latinoamerikan eta martxoaren 13tik 16ra izan da São Paulon, Brasil. 
 
Expo Revestir 2018 –Estalduren Nazioarteko Azoka- “arkitektura eta eraikuntzako Fashion Week” gisa definitzen da. Eta arkitektura, ingeniaritza, barne diseinua eta erakuntzako profesionalei zuzenduta dago.
 
ULMAk oso stand bisuala aurkeztu du. Bertan, testura desberdinak jarri ditu ikusgai bere hormigoi pollimeroak eta sistemak eskaintzen dituen pertsonalizazio aukera askotarikoak erakusteko. Aurkeztutako eskaintzen artean, aipatzekoa da ur testura, efektu optiko oso erakargarria eskaintzen duena. Izan ere, kolore bakarra erabili arren, dauzkan uhinen orientazio desberdina dela eta, hainbat koloreren ilusioa sortzen du fatxadan. Beste eskaintza interesgarria plaka zulatua izan da, oso deigarria eta sortzailea, panelean edozein motibo jartzeko aukera baitu. ULMA fatxada aireztatuek proiektu berezi eta pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen dute.

Aurtengo Expo Revestir edizioa arrakastatsua izan da, bertaratuak azoka formatu berriarekin harrituta geratu dira:  negozioak sustatu, denbora optimizatu eta ezagutza estimulatzea helburu zituena. Horretarako, azokako lau egunak bi etapatan banatu ziren: Business Day eta Creative Day.