ULMAK ETA CG CHILEK FATXADAK BANATUKO DITUZTE TXILEN

ULMAk eta CG Chile Ltda.k banaketa akordioa sinatu dute Fatxada Aireztatuen linearekin
ULMAK ETA CG CHILEK FATXADAK BANATUKO DITUZTE TXILEN

ULMA Architectural Solutionsek lankidetza-akordioa sinatu du CG Chile Ltda. txiletar enpresarekin, hamar urtetik gorako antzinatasuna duena eta espezialista dena eraikuntza, arkitektura eta diseinugintzan, eta esperientzia zabalarekin fatxada aireztatuen instalazioan. Aldebiko akordioaren helburua da Txileko merkatuan ULMA Architectural Solutionsek fabrikatutako hormigoi polimeroko gama guztia merkaturatu eta instalatzea, Fatxada Aireztatuen modalitatean.

ULMA Architectural Solutionsek 10 urtetik gora daramatza fatxada aireztatuak diseinatu, fabrikatu eta instalatzen, eta Espainia, Portugal eta Brasilen instalatutako milioitik gora m2 fatxadarekin eraikuntzako sektorean kalitate eta berme ikur bilakatu da.

ULMA Architectural Solutionsek 15 urtetik gora daramatza Txilen beste negozio-linea batzuk merkaturatzen, eta orain horiei Fatxada Aireztatuen Linea gehituko zaie.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu