Fatxada zuri eta laua, Lehen Arretarako Barbera Zentrorako

Fatxada zuri eta laua, Lehen Arretarako Barbera Zentrorako

ULMA Architectural Solutionsek Fatxada Aireztatuko sistemaren bidez estali du Bartzelonako Lehen Arretarako Barbera Zentroaren eraikina. Proiektuak Valleseko 5. Arkitektura Bienala irabazi du. 

ULMA hormigoi polimerozko plaken akabera laua da Lehen Arretarako Barbera Zentroaren fatxadaren berezitasuna, zeinari esker eraikinaren bolumena kubo zuri argidun bat bihurtzen baita, horixe baitzen proiektuaren egileek, Pere Puig eta Marta Lucas arkitektoek, lortu nahi zuten efektua. Arkitektoek hormigoi polimeroaren panelen izaera industrializatua eta arintasuna baloratu zuten, bai eta ULMAk eskaintzen duen muntaketa azkarreko sistema ere, izan ere, materiala hornitu ez ezik, fatxada aireztatuaren muntaketa ere egiten du, proiektu bakoitzaren ardura bere gain hartuta. Gainera, ia automatikoki garbitzen den materiala da, akabera lauak ez baitu ia itsaspenik, eta etorkizunean urez eta xaboiez egin daiteke garbiketa, erraz, mantentze lanetako kostuetan aurreztuta.

Pere Puigek esan digunez, proiektuaren arkitekto egilea baita, ULMA hormigoi polimeroa fatxadarako aukeratzeko beste arrazoi bat izkinen akabera izan zen, plakek kolore berean errematatutako ertzak baitituzte. Helburua zen zuritasun etengabea lortzea altxaeren orientazio aldaketan, trazu ilunak saihestuta, eta ertzek plakaren kolore bera edukita posible zen lortu nahi zen eta beste material batzuekin lortzerik ez zegoen bolumen zuriaren efektu hori edukitzea.

Bienalaren epaimahaiak fatxadaren tratamendua eta materialaren sendotasuna baloratu zituen, patioarekin batera, horiek baitira proiektua definitzen duten bi elementuak, proiektua erraz identifikatzeko pertsonalitatea ematen diotenak. Epaimahaiak, soluzio argi eta soila lortzeko egindako ahaleginaz gain, barruko gelen banaketa eta eraikinaren bolumenari emandako irtenbidea ere baloratu ditu, argi patio berezi baten inguruan banatuta baitago, sekzio asimetrikoarekin eta ondo proportzionatuta, multzoa zehatz eta erabat ordenatuta.

Proiektuaren egile Pere Puig arkitektoaren helburua zen eraikinaren bolumena hainbat ebaki eta hutsune eginda dituen prisma baten moduan egitea, patioak, sarbideak eta saretak lortzeko.   Sarbide nagusia Rosa dels Vents plazara irekitzen da, kanpoko atari lana egiten duen berdegune batera. Proiektuan espazio guztien argitasun naturala bilatu da, eguzkiak zuzenean jotzea saihestuta beti. Akabera guztiak tonu oso argiekin egin dira, argia ongi islatzea bermatzeko.

Fitxa teknikoa

Obraren izena:
Barbera del Valleseko Lehen Arretarako Zentroa edo anbulatorioa
Kokalekua: Rosa dels Vents plaza. Barbera del Valles (Bartzelona)
Amaiera data: 2007
Azalera eraikia: 1.208 m²
Aurrekontua: 1.249.400 €
Arkitektoak: Pere Puig i Rodríguez
Marta Lucas i Serra
Aparejadoreak: Carles Valldeperas (VIASAT)
Beste kolaboratzaile batzuk: Eva Jorba Franquesa
Egitura: BOMA
Ingeniaritza: IMOGEP
Argazkia: Roger Velazquez
Sustatzailea: Servei Català de la Salut de la Generalitat de Catalunya

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu