• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

CEIP ROSSEND MONTANÉ

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



ULMA Fatxada Aireztatuko Sistema Bertikala. Alt Penedés eskualdean, Bartzelonako Sant Pere Molanta herrian, ingurunean ohikoa den mahastien paisaian murgilduta, ikastetxe hau kokatzen da, ULMA fatxada aireztatuko sistema bertikalarekin estalia. Gustau Gili arkitekto proiektugileak ULMAri helarazi zion ingurunearekin bat egingo zuen testura eta kolorea lortzeko nahia.
Lankidetza Proiektuan eta Kudeaketa Integralean

ULMA Architectural Solutionseko proiektu taldeak, arkitektoarekin lankidetzan, kolore bereziko plaka bat garatu zuen, mahatsondo hostoaren itxurakoa, mahatsondo zelaien itxura hartuko zuen testura pertsonaliztuarekin.

Mahotsondo itxura hartuko zuen tonalitatea lortzeko, zelaietatik mahatsondo hostoak hartu ziren fabrikara bidali eta kolore zehatza kopiatuko zuen tonalitatea lortzeko. Testuraren diseinuari dagokionez, abiapuntua arkitektoaren zirriborro bat izan zen, eta erliebea eta sakontasuna eman zitzaizkion nahi zen testura lortu arte.

Arkitektoaren arabera, pertsonalizaziorako aldez aurretiko jarrera ona, laguntza teknikoa eta proiektuko lankidetza funtsezkoak izan ziren  azken produktua lortzeko garaian.

Proiektuaren nahia da obra osoan zehar kontrajarritako bi material argi eta garbi desberdintzea. Batetik ageriko hormigoizko bloke gordina erabiltzen da eta, bestetik, hormigoi polimerozko panela, koloreztatua eta apaindua.
Hiria: Olérdola
Herrialdea: España
Zonaldea: CATALUNYA
Arkitektua/k: Gustau Gili Galfeti
Erabilitako produktuak: CREAKTIVE GAMA
Proiektu mota: Obra berria