• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

FATXADA GARBI, SOIL ETA IRAUNKORRA SAN JUAN DE DIOS ZETRORAKO, CIEMPOZUELOS, MADRIL

Testura, kolore eta instalazio sistema horizontal eta bertikalak konbinatu dira.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Anton Martin Unitate Psikogeriatriko berria San Juan de Dios Ordenaren ospitale gunean dago, Ciempozuelosen. Eraikin horretarako ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatua aukeratu da.

Testura, kolore eta instalazio sistemen konbinazioa

Proiektu honetan, guztira, 4500m2 fatxada instalatu dira.

Eraikinaren azalerako bi testura eta hainbat kolore aukeratu dira. Fatxada nagusian, Convivencia enparantza aldera, tonalitate urdinxka aukeratu da eta plaka bertikalen kokapen sistema erabili da. Sistema horizontala aukeratu da eraikinaren beste zati guztietarako, 90x180 cm dimentsioan.

Gainerako fatxadetarako; gainaldean, Aire gama erabili da tonu argian, eta eraikina oinarritzen den zokalorako, Ur gama aukeratu da tonu grisean, miniuhin testurakoa bertikalki kokatua.

Materiala eta zerbitzua

Obrako arduradun izan den arkitektoetako batek, Rafael Fernandez Perez, azaltzen digun bezala, “bolumetria argidun eraikin bat proiektatu nahi zen, xumea, gutxieneko lodiera daukan fatxada aireztatuarekin, iraunkorra, hondatuz gero plakak aldatzeko erraztasunarekin eta testura eta kolore desberdinak dituena”.

Hormigoi polimeroak, ezaugarri fisikoengatik, behar horiei guztiei erantzuten die. Erresistentzia eta lodiera minimoa duten plakak ekoizteko aukera eskaintzen du.

Gainera, Perezek azaltzen duen bezala, “ULMAk fatxada guztia bermatu eta ziurtatzen du, hainbat elementuz osatutako sistema da (egitura eta plakak), azkenean fatxada izango dena, unitate bat da”.

San Juan de Dios Ordenaren zentro honek zerbitzu desberdinak ditu, horien artean daude; Erizaintza Unibertsitate Eskola, Fisioterapia eta, orain, Unitate Psikogeriatrikoa.
Hiria: Madrid
Herrialdea: España
Erabilitako produktuak: Fatxada aireztatua, testura eta kolore ezberdinetan
Proiektu mota: Obra berria