• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

HEZETASUN ETA KONDENTSAZIO ARAZOAK KONPONDUTA GIJONEN, BIRGAITZE LANAK ULMAREKIN EGINDA

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Gijongo BALMES kaleko bizilagunek hezetasun arazoak zituzten beren eraikinean, filtrazioak eta kondentsazioak zeudelako eta jatorriko fatxadaren zeramikazko plakak erortzen zirelako; izan ere, kalea itsasotik hurbil dago, eta horrek eraikinen osasunean eragin zuzena dauka.  Horretaz aparte, eraikinaren irudia degradatuta zegoen orokorrean, nabarmena zen-eta gorabehera meteorologikoetatik babesik ez zuela.

Proiektuaren zuzendaritzari planteatu zitzaion lehen helburua zen eraikina erabat birgaitzea, segurtasun eta osasun baldintza egokiak emateko, funtzionamendu energetiko egokiarekin eta hezetasunaren aurkako babes egokiarekin inguratzailea konponduta.

Beste alderdi garrantzitsu bat zen irudia berritzea. Estetika berritzea eta diseinu egunekoa eta modernoa ematea zen asmoa.  

Polimero hormigoia kalitate eta prestazio handiko materiala da, eta horri birgaitze lanen ardura eduki duten profesional teknikari taldearen lana gehituta, oso harreman ona lortu dute KALITATEAREN, PRESTAZIOEN,DISEINUAREN eta PREZIOAREN artean.

Proiektuko arkitekto JOSE ANTONIO SUAREZ CASTAÑONek instalatzeko sistemaren kalitatea azpimarratzen du: “plaken diseinuaren sendotasunaz eta kalitateaz aparte, fatxadara ainguratzeko eta plakak arrastel bertikal eta horizontalen sistemara bertara ainguratzeko sistemaren xehetasunak gustatu zitzaizkigun”

Hezetasunen arazoei emandako irtenbidea eta eraikinaren hobekuntza energetikoa funtsezkoak izan dira proiektugileak zein eraikineko bizilagunak erabat pozik uzteko:

“Hezetasunen eta kondentsazioen arazoak konpondu dira, inguratzailearen estetika berritzeaz  eta bere egoera hobetzeaz gain. Eraikinak, gainera, %30 baino gehiago hobetu du bere efizientzia energetikoa, eta letraz aldatu da”.

Prozesuaren lehen fasea lan milimetrikoa izan da, funtsean, eta fase horretan polimero hormigoizko plakak zegoen eraikinera egokitu ahal izan dira. Funtsezkoak izan dira ULMAren eta teknikari taldearen artean izandako koordinazioa eta enpresa eraikitzailearekin izandakoa. Gainera, polimero hormigoiak moldakorra dela erakutsi du, moldeen bitartez fabrikatzeko teknikari esker definitutako diseinura erabat egokitzen uzten baitu.

Hiria: Gijón
Herrialdea: España
Arkitektua/k: Jose Antonio Suárez Castañón
Proiektu mota: Birgaikuntza