• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

SÃO PAULOKO INDUSTRIAREN SINDIKATUAREN EGOITZA BERRIA BIRGAITUTA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN (BRASI

Efizientzia termiko bikaina eskaintzen duen sistema industrializatua izatea eta hormigoi polimeroak dauzkan kalitatea eta propietateak edukitzea izan dira proiektuaren arrakastarako gakoak.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Higienopolis auzoan dago, Brasilgo hiririk handienean. Garai batean estilo erregionaleko etxetzar zahar bat izan zen eta gaur egun eraikin moderno bat da, non ataripe handi eta bikainak nabarmentzen diren, fatxada berrituarekin batera  bolumenen multzo erakargarri bat osatuta.

SINAFER Estatuko Burdinazko Makinen  Metalen eta Erreminten Industriaren Sindikatuak  São Paulon duen egoitza berria da.

ULMAk eraikinaren fatxada eta aurrealdeko eta alboetako ataripeak estali ditu, JT Arquitectura estudioko Jose Tabith eta Thiago Nieves arkitektoen proiektuaren arabera.

Obra jada bukatuta badago ere, erronka bat izan zen proiektuaren zatiketaren definizioan. Izan ere, horretarako 3 kolore desberdin erabili dira testura berdinarekin eta finkapen sistema berdinarekin, eta 1,80 m x 0.90m-ko neurri handiko panelak.

Proiektuaren arkitekto arduradun Thiago Nievesek hau esan digu:
 "ULMAk eskaini dizkigun produktuan eta zerbitzuan, sistemaren industrializazioa da gehien baloratzen dudana, obra azkar gauzatzea errazago egiten baitu.  Hormigoi polimeroaren kalitatea eta propietate fisiko eta mekanikoak ere izan dira erabakigarriak, aukeran dituen kolore eta testura ugariez aparte, eta horri denari gehitu behar zaio fatxada aireztatuen eraikuntza sistemak eskaintzen duen efizientzia termikoa. "

HAINBAT ERRONKA

AZALEN INTEGRAZIOA
Eraikuntza sistemak leku nahikoa sortu ahal izan du fatxadan, Arkitektoak eraikinaren leku irekietarako aukeratu zituen beira azalekin integratu ahal izateko. Fatxadaren ataripeekiko lerrokadura ere erronka izan da; lan hori konplikatua izan da, baina eraginkortasunez konpondu da.
 
JUNTUREN LERROKADURA
Junturak lerrokatuta mantentzea izan da beste erronka bat. Fatxadetako zein ataripeetako junturak mantendu behar ziren lerrokatuta, plaken kolore aldaketarekin kontrastatuta.

SISTEMA OSAGARRIAREN MOLDAGARRITASUNA
Azpimarratzekoa da ULMAk eskaintzen dituen ainguraketak eta muntanga bertikalak nahiko moldagarriak direla, eganberaren barruan inklinatzeko eta fatxadaren gune bakoitzean eskatzen den beharrezko bolumetriak sortu ahal izateko.

Fatxada aireztatuaren sistema honek proiektu honetan planteatutako erronketarako irtenbideak eskaintzen ditu, instalazioa arinago eta eraginkortasunez egiteko aukeraz aparte. "Erabat pozik nago nire lanaren azken akaberarekin eta ULMAko proiektu taldearen laguntzarekin, beti gurekin elkarlanean aritu baita." Baieztatu du Thiagok elkarrizketaren amaieran.
 

Hiria: SAO PAULO
Herrialdea: Brasil
Arkitektua/k: José Luiz Tabith | Thiago Nieves.
Proiektu mota: Birgaikuntza