• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ULMA FATXADA AIREZTATUA PORTOSEGURO ANTZOKIAN

São Paulo hiriko erdigunean kokatuta, Israel Sancovski Arkitektoaren Estudioak pentsatutako lana, “Campos Elísios” auzoaren birgaitzea egiteko proiektuaren baitan kokatzen da

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



São Paulo hiriko erdigunean kokatuta, Israel Sancovski Arkitektoaren Estudioak pentsatutako lana,  “Campos Elísios” auzoaren birgaitzea egiteko proiektuaren baitan kokatzen da .

ERRONKA

Erronka honetan zetzan: zeuden bi eraikinen artean –merkataritza-gunea batetik eta Antzoki eraiki berria bestetik- eduki beharreko lengoaia arkitektonikoa argitzea. Lengoaia-harmonia hori posible izan da ULMA Fatxada Aireztatuen sistemaren malgutasunari eta moldagarritasunari esker.

Zegoen eraikinaren birgaitzeari heltzeko beharrezkoa izan zen eraikinaren egitura eta zutabeak indartzea. Materialen aukeraketa ere erabakigarria izan da, bere akabera, eguraldi aldaketekiko erresistentzia eta bere instalazio azkarra.

SOLUZIOA

Hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko 3.000 ml instalatu dira, Vanguard gamakoak zehazki, P06 kolorean. Proiekturako aukeratutako plaken formatua 1,80 x 0,90 m izan da; formatu handia, eraikinari izaera dotorea ematen diona, dagoen dorrea eraikin berri jasangarri bilakatuz. Aipatzekoa da ULMA instalazio sistemari esker jatorrizko fatxada botatzea saihestu dela.

“ULMAk erabiltzen duen finkapen sistemari esker -proiektu bakoitzerako malgua eta moldagarria dena-, posible izan da ia 10 cm-ko diferentzia zuzentzea eraikuntzaren eskoramenduan, eta jatorrizko fatxada botatzea saihestu da”, adierazi du Rodrigo Gamero enpresako ordezkari komertzialak.

Eraikuntza-sistema honetatik azpimarratu beharreko beste alderdi positibo batzuk dira eskaintzen duen energi aurrezpena, bere iraunkortasun handia eta mantentze lanetarako erraztasuna. Gainera formatu, testura eta kolore aukera desberdinak ditu. Rodrigok azpimarratu duenez “arkitektoak gure eraikuntza-soluzioa aukeratu du eskainitako soluzio teknikoagatik, aukera estetikoengatik eta eraikuntza-sistema honek eskaintzen duen jasangarritasunagatik”.

PRODUKTUAREN DESKRIBAPENA

Vanguard gamak proiektu bakoitzera egokitutako soluzioa proposatzen du, neurrirako plaka-ebaketak eta formatu malguak eskainiz. Moldagarritasuna, malgutasuna eta kalitate bermea dira gure gamarik abangoardistena definitzen duten gakoak. 10 urteko bermea dauka. Azkenik, aipatzekoa da ULMA Fatxada Aireztatu sistema LEED v3 Ziurtagirirako lagungarria dela aurre-baldintza 1 eta 12 krediturekin, gehienez ere 32 puntu lortu ditzakeelarik, proiektu bakoitzaren ezaugarri berezien arabera.

Obra-fitxa

Hiria: São Paulo (SP)
Jabea: Porto Seguro
Kontratugilea: Hochtief do Brasil
Arkitektura proiektua: AIC ARQUITETURA E URBANISMO | Israel Sancovski
Formatua:  1800 x 900 cm
Produktua: Vanguard Fatxada Aireztatua
Hiria: SAO PAULO
Herrialdea: Brasil
Arkitektua/k: Estudio AIC ARQUITETURA E URBANISMO | Arquitecto Israel Sancovski ( Centro Comercial)
Proiektu mota: Birgaikuntza