• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ULMA FATXADA AIREZTATUA RIO DE JANEIROKO MIS MUSEOAN

Rio de Janeiroko “MIS |Irudi eta Soinuaren Museoan” ULMA Fatxada Aireztatua instalatu da

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Mis Museoa

ULMA Architectural Solutionsek arrakastaz burutu du oso proiektu berezi bat, zeinean bere gaitasunak muturreraino eraman diren. Proiektu garrantzitsu bat da, pertsonalizazio maila altukoa, eta maila guztietan egindako egokitzapenak oso-oso zorrotzak izan dira.ULMAren ezaugarrietakoa da proiektuen beharretara egokitzeko duen ahalmena, eta hori giltzarria izan da proiektuak izandako arrakastan.

Rio de Janeiroko Irudi eta Soinuaren Museo berriko (MIS/RJ) mendebaldeko fatxadaren fabrikazioa eta instalazioa, polimero hormigoizko 100.000 plaka baino gehiagorekin, Carmen Mirandaren aurpegia erakusten duen efektu zinegetikoa duen fatxada bat eratuz.

Inaugurazioa aurten egitea aurreikusita dago, Copacabanako hondartzan, eta MIS/RJ-ren egoitzak nazioartean saritu duten Diller Scofidio + Renfro. New Yorkeko estudioaren firma dauka. Exekuzioa eta garapena Indio da Costa AUDT arkitektura.estudio brasildarraren esku egon da.

Abeslari eta aktore luso-brasildarraren omenez, mendebaldeko fatxada hiru dimentsioko mural batekin proiektatu zen, eta, bere geometrian, eskalan eta tonuen dibertsitatean, publikoa, kokatuta non dagoen, artistaren begiak edo irribarrea ikusi ahal izango ditu.

Proposamenak eskatzen zuen pertsonalizazio maila handia asetzeko, Creaktive gama erabili da, eta horrek ahalbidetu modu pertsonalizatuan15 x 15 zentimetroko 100.000 plaka baino gehiago fabrikatzea, zortzi gris tonutan. Panel bakoitzak pixel independente moduan funtzionatzen du, eta, horri esker, irudi desberdinak osatu daitezke, pieza bakoitzaren koloreak modu finean aldatuz.

“Beste fabrikatzaile batzuekin alderatuta, ULMAren abantailetako bat da artxibo digitalak manipulatu ditzakeela, arkitektoek emandako irudi digitala zuzenean elementu modularren fabrikazioan eta kartografia fisikoan bihurtzeko” nabarmendu du Indio da Costa AUDT estudioko jabeak.

“Kolore eta egitura gama zabala edukitzea oso faktore garrantzitsua izan zen, muralaren artea ‘zuri-beltzezko’ irudietan oinarritzen delako, edo tonuen artean harreman mailakatua eta sendoa behar delako” argitu du Indio da Costak.

Beste abantaila bat Leed, ziurtagirirako puntuazioa izatea da, horrek isolamendu termiko hobea eta energia gehiago aurreztea bermatzen duelako.

“Liluratuta geratu ginen sistemaren %100 aurrefabrikatua delako, bateratua eta lehorrean muntatua. Horrek erabateko zehaztasuna eskaintzen du, lerrokatze bertikal eta horizontal ezin hobea lortzeko beharrari erantzunez. Gainera, fabrikazioan erabilitako teknologiak plaken ebaketa zehatza egiten du, inglete moduan, eta horri esker koloretako piezak ertzean sartzen dira, materialaren lodiera ikusi gabe. Zeramikazko pastillan prestatutako laginek ertzaren xehetasun eskasa eta ez oso egokia erakusten zuten”, dio arkitektoak. Kargak eraikuntzaren elementu estrukturalen gainean banatuta, fatxada aireztatua oso-oso arina eta segurua da.

“Gure historia guztian fatxada aireztatuen munduan aurre egin behar izan diogun erronkarik zorrotzena da. Proiektuak muturreraino eraman ditu gure ahalmenak; fabrikakoak, arkitektonikoak zein ingeniaritzakoak. Soluzio integrala, gure gamarik sortzaileenean eta pertsonalizagarrian, CreAktive gaman oinarrituta. Horretarako, diziplina askoko talde bat arkitekturako estudioekin elkarlanean aritu da, Diller Scofidio + Renfro estudioak egindako planteamendu arriskatu eta exijenterako irtenbideak bilatzeko. Subestruktura primarioko eta sekundarioko sistemak, dimentsio txiki-txikiko plaken formatura egokituak, inglete berezietarako mekanizatuta, fatxadan zerra hortz moduan kokatu ahal izateko, eta 100.000 plaka baino gehiagoren manipulazio eta enbalaje esklusiboarekin; plakek estandarrak ez diren 8 koloretako pixelatu zoragarria osatzen dute, eta, exekuzio ezin hobearen ondorioz, Carmen Mirandaren irudi ikusgarria argi-argi islatzen dute. Finean, proiektuak enpresa moduan hazten lagundu digu, eta garantiarekin eta zalantzarik gabe etorkizuneko erronka berrietara proiektatuko gaitu”, azaldu du Fatxada Aireztatuen lerroko zuzendari Javier de Iribasek.

Oso proiektu berezia izan da, eskakizun handikoa, eta emaitzak %100 asebete ditu sortzaileak. New Yorkeko Diller Scofidio+ Renfro estudioko Chris Andreacolak adierazi duenez: “Ez dugu aurkitu lekuz kanpo zegoen pixel bat ere eta, are gehiago, sorpresa atsegina hartu dugu obraren amaierako emaitzarekin, gure aurreikuspen guztiak gainditu baititu”.



Hiria: Rio de Janeiro
Herrialdea: Brasil
Arkitektua/k: Diller Scofidio + Renfro (NY-USA) e Índio Da Costa A.U.D.T.
Erabilitako produktuak: Creaktive gamako ULMA fatxada aireztatua
Proiektu mota: Obra berria