• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ULMA FATXADA AIREZTATUA SÃO DOMINGO OSPITALEA HANDITZEKO LANETAN (BRASIL)

São Domingo ospitalea Brasil ipar-ekialdeko zentrorik handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



San Luis hirian (Brasil) dago eta 1989an hasi zuen bere ibilbidea. Egun, 30 espezialitate desberdinetako 300 sendagile baino gehiago ari dira lanean. 
Proiektuaren helburua ospitale gunea eraberritzea da gaixoei eskaintzen dieten arreta zabaltzeko eta hiriak bizi duen garapenean parte hartzeko.

Aholkularitza teknikoa egin ondoren eta proiektuaren xehetasun guztiak zehaztutakoan, ULMA plakak hornitzen hasi zen. Fatxada aireztatuko 5.800m2 baino gehiago egin eta instalatu dira.

Amaiera zehazteko unean erabaki zen, proiektuaren ezaugarriak kontuan izanda, proiektuak kolore soilak eta testura desberdinak behar zituela; kasu honetan, VANGUARD lineako Airea  eta Lurra.

Gaur egun, Wellington Miranda arkitektoaren laguntzarekin, handitze lan hauek egiten jarraitzen dugu. Zalantzarik gabe ospitale guneko historian mugarri garrantzitsu bilakatuko den lana.

ULMA Architectural Solutions Brasileko lantaldea harro dago proiektu honetan lan egiteagatik, herrialdeko ipar eta ipar-ekialdeko eskualdeetako ospitalerik handienetakoari pertsonalitate berria ematen. 

Hiria: San luis brasil
Herrialdea: Brasil
Arkitektua/k: Wellington Miranda
Proiektu mota: Birgaikuntza