• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ULMA FATXADA AIREZTATUA SESC-EN EGOITZA BERRIAN (BRASIL)

Kolore eta testura pertsonalizatua daukan fatxada bat, proiekturako esklusiboa

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



SESC erakundea edo Merkataritzaren Zerbitzu Soziala erakunde pribatu bat da, merkataritzaren, turismoaren eta zerbitzuen sektoreetako enpresariek kudeatzen dute, eta bere helburua da sektore horretako langileei eta haien senideei ongizatea eta bizi kalitatea ematea.

São Pauloko estatuan, SESCek 39 zentroko sare bat dauka –kulturan, kirolean, osasunean eta elikaduran diharduten zentroak dira–. Ondare horrek multzo arkitektoniko bat osatzen du, non hizkuntza eta eragin asko biltzen diren, eta bere proiektuan parte hartu dute, besteak beste, Sesc Pompeiaren proiektugile Lino Bo Bardik eta Sesc 24 de mayo-ren arduradun Paulo Mendesek.

Dal Pian Arquitectos Asociados arkitektura bulegoko Lilian Dal Pianek eta Renato Dal Pianek proiektuaren lehiaketa irabazi zuten 2009an, eta eraikin itzela garatu dute Guarulhos hiriaren erdigunerako.

Fatxada Aireztatu Berezia: Bolumetria Jokoa
Arkitektoek ULMAren fatxada aireztatuko sistema erabili zuten antzokiaren fatxada diseinatzeko. Forma eta bolumenen joko bat garatu dute eraikinaren azalaren gainean, hormigoi polimerozko xaflak kokatzeko sistemari esker, itzalak eta forma geometrikoak sortarazten baititu proiektuari ukitu bereizgarri bat emanda.

Kolore Esklusiboa
Formak eta bolumetria alde batera utzita, arkitektoak ULMAren Shield Plus ® teknologiaz baliatu ahal izan ziren proiekturako kolore berezia eta bakarra sortzeko, proiektua are esklusiboago eginda.

Aurreikusten da proiektua 2019aren lehen seihilekoan amaitzea, baina fatxada aireztatuaren ia %100 jada instalatuta dago. ULMA sistemarekin panelen muntaketa azkar egiten da eta horrek laguntzen du obraren kronograma betetzen.

Hiria: SAO PAULO
Herrialdea: Brasil
Proiektu mota: Obra berria