• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ULMA fatxadak: beste material batzuekin konbinatzeko aukera anitzak

ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko plakak hormigoi aurrefabrikatuko piezekin batera instalatu dira.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Eusko Jaurlaritzak sustatua, babes ofizialeko 108 etxebizitza dituen eraikin multzo berria eraiki da Leioandi auzoan, Leioako udalerrian (Bizkaia).

Eraikin horietan ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko plakak instalatu dira hormigoi aurrefabrikatuko piezekin konbinatuz. Bi materialen konbinazioak arkitektoak bilatzen zuen estetika indartu du. Material desberdinetara egokitzeko orduan erakusten duen bateragarritasunari esker, ULMA fatxada aireztatuko plakek posible egiten dute arkitektoak material konposizio desberdinak diseinatzea, diseinu anitzen sorrera ahalbidetuz.

Aukera estetikoez gain, fatxada aireztatuko sistemak, bere isolamendu termikoari esker, energia aurrezpen handia eskaintzen du. Gainera, eraikina kanpoko hezetasunetik babesten du erabiltzailearentzat inguru osasungarriagoa sortuz, osasungarritasunaren oinarrizko exijentziekin bat etorriz.

Obraren beharrei modurik egokienean erantzuteko, neurri estandarra duten plakak ezarri dira, 1000mm x 450mm-koak. Aukeratutako akabera lurra testura izan da tonu zurian, eta proiektuaren muntaketa-sistema horizontala izan da.

SUSTATZAILEA: VISESA, Eusko Jaurlaritza.
ARKITEKTOAK: SATIE Arquitectos. Joseba Fernandez, Enrique Muga eta Beatriz Bergasa.
TESTURA: Lurra.
KOLOREA: M24
AZALERA: 2000 m2
FORMATUA: 1000mm x 450mm
Hiria: Leioa
Herrialdea: España
Arkitektua/k: SATIE Arquitectos
Proiektu mota: Obra berria