• Youtube
  • Linkedin
  • Pinterest ULMA
  • Bideoak

ULMA HORMIGOI POLIMEROZKO FATXADA AIREZTATUAK MALAGAKO GREEN RAY ERAIKINEAN

ULMAko soluzioak baldintza teknikoak betetzen zituen eta teknologikoki egokia zen materiala eskaintzen zuen.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Green Ray eraikina Andaluziako Teknologia-parkean dago, Malagako Unibertsitate campusean.  Enpresa inkubagailua da, orientazio teknologikoa duten neurri desberdineko bulegoekin osatutakoa, ekintzaile berrientzat eta jada finkatuta dauden enpresentzat. 

Fatxada aireztatua eraikineko paramentuen kanpoalderako estaldura sistema bat da, estaldura eta isolamenduaren artean aireztatutako ganbara uzten duena. Sistemarik eraginkorrena da eraikinen isolamendurako, desiraezinak diren zubi termikoak eta kondentsazio arazoak kenduta. Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, proiektuaren arduradun diren arkitektoek, Rafael Martin eta Isabel Camara, hasieratik aukeratu zuten sistema izan zen “gorputzaren goiburuaren estaldurarako, isolamendu termikorako eraginkorrena delako”.
 
Eraikinaren estetikari dagokionean, proiektu honetarako aukeratutako amaierak lur testura duten plakak izan dira, krema-moka tonuan.  Testura horrek landutako lurraren eta denborak zizelkatutako harriaren itxura naturala du, justu proiekturako behar zena: “harri itxurako materiala bilatzen genuen, dimentsio zabalekoa eta sendotasun ideia emango zuena, lokalen gorputzarekin kontrastea eginez, metalezko txapa eta beiraz egindakoak, arintasuna transmititu behar dutenak. Hormigoi polimerozko estaldura aukeratu zen, arbel-itxurako amaierarekin, bila genbiltzan efekturako egokia”.
 
Rafael Martin eta Isabel Camara arkitektoen arabera, obra honetarako ULMA Architectural Solutions aukeratzeko arrazoia honakoa izan zen “aukera desberdinak aztertzeko merkatu azterketa egin ondoren, ULMA Architectural Solutionsek betetzen zituen baldintza teknikoak, horrez gain, teknologikoki egokia zen materiala eskaintzen zuen”. Arkitektoak oso pozik daude amaierako emaitzarekin, fatxada “itxura bikaineko fatxada da, nahi genuen irudia eta baldintza teknikoak betetzen dituena: iraunkortasuna, aldaezintasuna eta fatxada aireztatua izateko egokitzapena”.

Hiria: Málaga
Herrialdea: España
Arkitektua/k: Rafael Martín Delgado e Isabel Cámara Guezala
Proiektu mota: Obra berria