• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

KOMPAQDRAIN KANAL BERRIA

ULMA Architectural Solutionsek KOMPAQDRAIN ® aurkezten du, bere drainatze kanal trinko berri eta berritzailea, Max Flow® sistemarekin

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


KOMPAQDRAIN® hormigoi polimeroan egindako kanal trinko berria da, F900 karga klasera arte egokia, EN-1433 araua jarraituz. ULMA Architectural Solutionsek -drainatze sistemetan espezialista denak- berariaz diseinatu du trafiko intentsitate handiko guneetarako.

Autobideak, aireportuak, zerbitzu-guneak eta joan-etorri handiko beste gune batzuek drainatze handia eta erabateko segurtasuna eskatzen dute, eta eskaera horiei KOMPAQDRAIN® kanalak erantzuten die, merkatuan bakarra egiten duten ezaugarriak elkartzearen ondorioz:

Trinkoa da, pieza bakarrean dator: kanalak eta saretak multzo banaezina osatzen dute, zurruntasun eta segurtasun handiagoa bermatuz eta osagaien banatze arriskutsuak saihestuz. Izaera trinko horrek beharrezko mantentze lanak gutxitzen ditu eta, era berean, instalazio azkarragoa bermatzen du, berekin dakartzan kostuak nabarmen murriztuz.

Osorik hormigoi polimeroan egina dago: korrosioaren aurkako materiala da eta silize eta kuartzozko agregakinen konbinazio finaz osatua dago, zeinak poliester erretxina egonkorraz lotuta dauden. Kompaqdrain® kanalak iraunkortasun handia eta aparteko erresistentzia eskaintzen ditu.

Max Flow® sistema abangoardistak, V erako sekzioarekin, kanalari drainatze eta autogarbiketarako ahalmen handiagoa eskaintzen dio, uraren sarrerako abiadura handituz. Horregatik, Kompaqdrain® kanalak, neurriz ohikoa baino txikiagoa den kanal batekin, ur bolumen bera drainatu dezake.

KOMPAQDRAIN® kanalaren azalerak, irristatzearen aurkako diseinuarekin, zulo bideratzaileak ditu ura jasotzea optimizatzen dutenak eta bere erorketa energia baliatzen dutenak, kanalaren barruan dagoela bere abiaduraren gutxitzea saihestuz eta drainatze ahalmena handituz. 

KOMPAQDRAIN® kanalaren sarrerako zuloen diseinu originalari bere azpiko aldearen zabalgune progresiboa gehitu zaio hondakinak pilatu ez daitezen. Ezaugarri horrek eta uraren sarrerako abiadura handitzeak autogarbiketa efektu eraginkorra bermatzen du.

KOMPAQDARIN® kanalak EN-1433 arauaren baldintza guztiak betetzen ditu, kalitatearen eta fidagarritasunaren nazioarteko estandarra.

Bideoa ikusgai dago ULMAren web guneko bideoen atalean (http://www.ulmaarchitectural.com/eu/videos/) eta ULMA Architecturalen YouTubeko kanalean (bit.ly/ulmakompaqdrain).