• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

KOMPAQDRAIN KANAL BERRIAREN MERKATURATZEA FEICON AZOKAN

ULMA Architecural Solutionsek hormigoi polimerozko drainatze kanal trinko berria aurkeztu du Brasilen, Sâo Pauloko FEICON BATIMAT'16 azokan.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


FEICON BATIMAT azoka apirilaren 1tik 16ra ospatu zen; honakoa eraikuntzaren sektorean erreferentziazkoa den azokaren 22. edizioa izan da Sâo Paulon, izan ere,  800 enpresa erakusketari baino gehiagorekin eta 85.000m2rekin Anhembiko Erakusketarien Pabiloian, Latinoamerikako ekitaldien gunerik handiena da. Gainera, FEICON azoka ekitaldira oso kualifikatua den jendea erakartzeagatik nabarmentzen da.

Aurten KOMPAQDRAIN drainatze kanal trinko berria eta berritzailea, Max Flow sistemarekin, merkaturatu da, bere osotasunean hormigoi polimeroz  egindakoa. Bereziki trafiko intentsitate handiko guneetarako diseinatutako kanala da, F900 karga klasera arte egokia, EN-1433 araua jarraituz. Bere azalerak, irristatzearen kontrako diseinuarekin, zulo bideratzaileak ditu, ura jasotzea optimizatu eta bere erorketa indarraz baliatzeko. Ezaugarri horiek bakarra egiten dute merkatuan.

Kanal trinko berriaz gain, hormigoi polimeroan aurrefabrikatutako drainatze soluzioen gure gama zabala aurkeztu da, zeina instalatzeko azkartasunagatik eta, hortaz, lan eskuko kostua aurrezteagatik nabarmentzen den.