• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

BARI hiriak, Italia, ULMAko drainadura lineal sistema aukeratu du

ULMA drainadura kanalak instalatu dira Via Sparanon, Bariko kale komertzial nagusia.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Italiako Bari hiriko, Apulia eskualdea, etorbide nagusia eraberritze lanetan murgilduta egon da. ULMA Architectural Solutionsek gaitasun hidrauliko handiko kanalen horniketa egin du euri-uren drainadura egiteko etorbide guztian (800m).
 
Bi sistema aukeratu dira: EUROSELF sistema eta U sistema, biak sareta artekatuarekin: altzairu galbanizatua 30/10, lerrokatze azkar eta perfekturako kalibratutakoak. Aipatzekoa da mota horretako saretari esker drainadura sistema guztiz mimetizatzen dela hiri-arkitekturan, bide zolaketarako aurreikusitako amaiera estetikoan eragin gabe.
 
Bariko IdrotermSrl enpresarekin izandako lankidetzari esker, posible izan da horniketa eta aholkularitza zerbitzu integrala bermatzea. Horri esker, ULMA produktuen kalitatearen batera, lanak egin dituen enpresak instalazioaren iraupena optimizatu ahal izan du, aurreikusitako epeak errespetatuta.
 
Zergatik ULMA?
Betebehar tekniko altuko produktua bermatzea izan da proiektu horretarako ULMA aukeratzearen arrazoi nagusia. Izan ere, gure materialak, hormigoi polimeroa, ohiz kanpoko ezaugarri hauek ditu:
 
  • Konpresio erresistentzia [1.000 kp/cm²]
  • Flexio erresistentzia [250 kp/cm²]
  • Korrosio eta urradura erresistentzia
  • Gainazal laua drainadura eraginkorra bermatzeko gai dena.
  • Efektu autogarbitzailea
  • Ura xurgatzeko indizea ia-ia ezdeusa
 
ULMA produktu gama
Eskainitako sistemak merkatuko gamarik osoena osatzen du, Europako kalitate arauak zorrotz betetzen dituzten produktuekin.
 
Aipatutako SELF eta U gametatik, altura txikiko MINI kanal gama bizilekuetako aplikaziorako (C250 klasera arte) eta SM errepideetako aplikaziorako (F900 klasera arte). Familia S eta F sistemek osatzen dute, trafiko astuneko guneetarako diseinatutakoak eta edozein emari betekizun betetzen dutenak, dimentsio eta sekzio hidrauliko aukeragatik. Horrez gain, malda jarraitua %2.5 edo eta ur-jauziaren erako malda gehitzeko aukera dute.
 
Amaitzeko, KOMPAQDRAIN sistema berria, kanal konpaktuen familia, erabat hormigoi polimeroan egindakoa, etorkizuneko aurrerapena (F900 arteko karga motetarako EN-1433 arauaren arabera) Max Flow® sistema esklusiboarekin.

Hiria: BARI
Herrialdea: Italia