• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

Drainatze kanalak Canneseko kai entzutetsuan

ULMAk %2,5eko malda duten F250K drainatze kanalak hornitu ditu

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Cannes hiri frantziarra Kosta Urdineko eskualdeko turismo guneetako bat da eta San Pedro kai entzutetsua, Portu Zahar modura ezagunagoa, 1838an eraiki zen. Gaur egun terrazak itsas pasealeku zabalean dituzten jatetxeak aurki daitezke bertan.

ULMA drainatze kanalak
ULMA Architectural Solutionsek F250K drainatze kanalak hornitu ditu Canneseko kaian instalatzeko. Kaia denez, han egingo diren atrakatze, ontziratze eta lehorreratze lanak erabakigarriak izan dira F sistemako kanalen  alde egiteko, zeinak espezifikoki diseinatu diren trafiko astuneko guneetarako edo, maniobrak eta/edo balaztatzeak direla-eta, saretek esfortzu axial handiak jasango dituzten zatietarako. %2,5eko malda duen ULMA drainatze soluzioa sistema bakarra da merkatuan %2,5eko malda erreala duena. Desnibel nabarmen horrek uraren abiadura areagotzen du, ahalmen hidraulikoa maximizatzen du eta horrela kanalaren auto-garbiketa errazten du. Azken batean, soluzio ideala da malda mugak dituzten guneetarako, Canneseko kaia, esaterako. Hornitutako sareta FNX250FTDM izan da, burdinurtu nerbioduna, D400 erresistentzia klaserako diseinatua, EN1433 arauaren arabera.

Hiria: Cannes
Herrialdea: Francia
Erabilitako produktuak: F250K