• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

KOMPAQDRAIN® KANALAK ITALIA IPARRALDEKO ERREPIDE BATEAN

MAX-FLOW sistemak eskaintzen duen autogarbiketa efektuari esker, KOMPAQDRAIN® kanalak soluzio ezin hobea dira errepideetarako, mantentze lanen kostua murrizten baita.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Italia iparraldeko Pasiano di Pordenone-n eskualdeko errepide baten handitze lanak egin dira: zehazki, sarrera/irteerako pasabide goratuan  KompaqDrain® drainatze kanalen soluzio optimoa instalatu da.

Obra egikaritzerakoan ULMA markan jarri da konfiantza, soluziorik hoberena eskaini baitu trafiko handiko guneetan euri urak drainatzeko. Errepide horietan egunero izaten den trafiko handia eta astuna kontuan izanik, soluzio iraunkor, erresistente eta segurtasun handikoaren alde egin da, osorik hormigoi polimeroan egindako  KompaqDrain kanal trinkoa, KVF200.30R modeloa erabiliz. 300 metro lineal baino gehiago jarri dira autobiaren irteera berrietan.

ULMAren KompaqDrain sistemari Max Flow efektua gehitu zaio: ezaugarri berria, ura sartzeko bere zuloen diseinu kurbatuan oinarritzen dena. Kanal barruan bertan uraren abiadura handitzea lortzen du autogarbiketa efektua modu naturalean sortuz eta, ondorioz, garbitzeko mantentze lanen beharra murriztuz.

Ikusi KompaqDrain kanalaren katalogoa hemen eta inprimatutako bertsio nahi izan ezkero, idatzi hona.
Hiria: Pasiano di Pordenone
Herrialdea: Italia
Erabilitako produktuak: KOMPAQDRAIN modelo KOMPAQ200 CIVIL - código KVF200.30R