• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

ULMA drainadura kanalak Credit Mutuel Bankuaren egoitza berrian Nantesen

Nanteseko hegoaldeko sarreran kokatuta, Credit Mutuel bankuaren egoitza berriak ULMA Architectural Solutions aukeratu du drainatze beharrak asetzeko.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Credit Mutuel taldea, banka eta aseguru sektoreko liderretakoa Frantzian, Credit Mutuel sareak eta bere filial multzoak osatzen dute. Frantziatik aparte, Alemania, Italia, Tunez eta Espainian ere presente dago bankua.

MultiV+ kanalak sareta artekatuarekin
MultiV+ kanalen gama produktuaren gama hobetua da. Gainerako gamen abantailak batzen ditu sistema bakarrean:  SELF sistemaren ekonomia, MINIren altuera txikituak, F-ren 8 puntuko eustea, eta U eta UK sistemen malda jarraitua, ur-jauziaren erako malda eta misto aukerak. Horrez gain, oinezkoentzako guneetarako eta area komertzialetarako  sistemarik optimoena da. Arrazoi horiengatik aukeratu dute MULTIV+100 modeloa Credit Mutuel bankuaren egoitza berriko kanpoaldean jartzeko.

Saretari dagokionean, sareta artekatu bakuna aukeratu da, D400 karga klaserako egokia, arkitektoen kezka estetikoei erantzuteko soluziorik hoberena eskaintzen zuen sareta. Sareta artekatuek drainadura linealaren abantailak konbinatzen dituzte, hormigoi polimerozko kanalak eta gainazaleko sareta zoladurarekin mimetizatzea. Azken finean, sareta mota hori erabilita hobekuntza estetiko nabarmena lortzen da,  euri-urak jasotzeko sistemaz inor ez da ohartzen eta ez dio diseinu estetikoari eragiten.

Rapidlock® finkapen sistema
Kanalak instalatzerakoan ez da erabili torlojurik finkapenerako. Presio bidezko Rapidlock®  finkapen sistema berritzailea erabili da. Sistema horri esker azkar, seguru eta esfortzurik egin gabe lotzen da sareta kanaleko gorputzera. 8 puntuko finkapen sistema horri esker, indarra hobeto banatzen da sareta eta kanal guztian zehar eta egonkortasun handiagoa lortzen da.  

Hiria: Nantes
Herrialdea: Francia
Zonaldea: Nantes
Erabilitako produktuak: 123 ML MultiV100 Kanala sareta artekatu bakunarekin