• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

ULMA drainatzea Cárnicas 5 Villas-eko plantan

Cárnicas 5 Villas enpresak ULMA drainatze sistemaren alde egin du Zaragozako bere plantarako, non kalitatea eta higienea lehentasun gorena diren.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Cárnicas 5 Villas, txerrien merkatuan enpresa aitortua eta errespetatua, Vall Companys taldeko partaide da, familia izaerako elikadura taldea, Espainian liderra dena.

Zaragozako bere plantaren zabalkundean ULMAk kanal mota desberdinak instalatu ditu haren gune bakoitzean.

Batetik, higieneak lehentasun gorena duen gela eta pasilloetan altzairu herdoilgaitzezko kanalak ezarri dira. Bestetik, kanpoko guneetan, non orgen eta kamioien trafiko handia ematen den lekuetan segurtasuna den garrantzitsuena, hormigoi polimerozko kanalak instalatu dira, F familiakoak, eta KompaqDrain® kanal trinkoa ere bai, bere osotasunean erresistentzia mekaniko handiko material horrekin egindakoa. 

SOLUZIO BAT BEHAR BAKOITZERAKO

ULMA Architectural Solutionsen gama zabalak proiektuetan planteatutako behar bakoitzari soluzio onena ematea ahalbidetzen du, Cárnicas 5 Villas-eko plantaren kasuan bezala.

Nekazaritzako elikagaien industrian, kalitatea eta osasuna ezinbesteko alderdiak dira. ULMA altzairu herdoilgaitzean fabrikatutako kanalek estandar horiei eusten laguntzen dute, higiene maila bikaina bermatuz, zikinkeria, mikroorganismo, produktu kimiko eta gainerako agente agresiboekiko erresistentea, garbiketa oso errazarekin eta ebakuazio handiagoko ahalmenarekin. Haragiak prozesatzeko faktorietan hondakin organiko kopuru handiak pilatu ohi dira hondakin-uretan. Altzairu herdoilgaitzezko drainatze sistemen ezaugarriak funtsezkoak dira eskatutako higienea bermatzeko. Gainera, HigyenicPro® sareta bereziki diseinatua dago hondakin mota horiek ebakuatzeko, garbiketa azkarra ahalbidetuz eta bakterio-aurkako portaera bermatuz.

Industri nabearen kanpoaldean ibilgailu astunen joan-etorria etengabea da eta, kasu honetan, segurtasuna funtsezkoa da. Horretarako, F250 modeloko kanalak erabili dira, bereziki diseinatuta daudenak trafiko astuneko guneetarako eta, maniobrak eta balaztatzeak direla-eta, saretek esfortzu axial handiak jasaten dituzten zatietarako. Gainera, KompaqDrain® kanal trinkoarekin osatu da, non kanalak eta saretak pieza bakarra osatzen duten zurruntasun handiagoa eta segurtasun gorena bermatuz. Horiek guztiak hormigoi polimeroan fabrikatu diar, kalitate handiko materiala, erresistentzia mekaniko aparta duena.

Guztira gutxi gorabehera kanalizazioko 900 metro lineal instalatu dira, eta baita 65 hustubide altzairu herdoilgaitzean ere.
Hiria: Zaragoza
Herrialdea: España
Erabilitako produktuak: Kanalizazioko 900 metro lineal, F250 eta KompaqDrain. 65 hustubide altzairu herdoilgaitzean