• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

ULMA kanalak Bartzelonako Las Arenas Merkataritza-gunean

ULMA drainatze kanalak instalatu dira Bartzelonako Las Arenas Merkataritza-gunearen kanpoaldean

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Las Arenas aisialdi eta merkataritza gunea Bartzelona hirian dago, zezen plaza egondako eraikin birmoldatuan. Eraikina bereizten duten elementu desberdinen artean aipatzekoa da zezen plaza izandakoaren jatorrizko fatxada, 1990ean eraikia, zaindu eta zaharberritu egin dena. Gaur egun merkataritza gune moderno hau -100.000 m²-rekin 6 plantatan banatuta eta 110 denda baino gehiagorekin- Bartzelona hiriko erreferente arkitektoniko bilakatu da.
 
MINI eta SELF drainatze kanalak
ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko bi drainatze kanal hornitu ditu euri urak jasotzeko merkataritza guneko kanpoaldean. Obra kanpoko gune desberdinei erantzun zehatza emanez osatu da, eta horretarako MINI sistemako M200K modeloa eta SELF sistemako EUROSELF modeloa erabili dira.
 
Altuera baxuko MINI kanalak bereziki diseinatuta daude altuera muga duten lekuetarako (5 eta 15 cm artean), eta erabilitako M200K modeloak altzairu galbanizatuko profilak ditu bere alboak babesteko. Burdinurtu nodularreko sareta nerbioduna aukeratu da M200K kanalarekin batera instalatzeko, izan ere ezin hobea da kale eta errepide ertzetarako edo 3,5 tonaz azpiko ibilgailuentzako aparkalekuetarako.
 
SELF sistemako drainatze kanalak ezin hobeak dira oinezkoentzako bideetarako. Kasu honetan erabilitako modeloa EUROSELF izan da, sareta galbanizatu artekatuarekin, aproposa akabera estetikoa behar duten guneetarako, izan ere sareta erabat mimetizatzen da zoladurarekin.

Hiria: Barcelona
Herrialdea: España
Erabilitako produktuak: M200K drainatze kanalak sareta burdinurtu nerbiodunarekin eta EUROSELF kanalak sareta galbanizatu artekatuarekin.