• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

ULMA kanalak estreinatu berri den Finestrelles Shopping Center-en

Altuera baxuko DOMO eta MultiV+ sistemako 4500 ML baino gehiago kanal instalatu dira

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Finestrelles Shopping Center Espugles de Llobregateko merkataritza gune berria da. Espazioak 100 lokal dauzka eta 40.000m2 dituen azalera. 2016an hasi ziren obrak 2018 amaieran bukatu dira. Espazio ireki bat denez, ULMA drainatze kanalak instalatu dira bai barruan eta bai kanpoan.

DOMO eta MultiV+ kanalak
Drainatze sistema egoki bat aukeratzeko hainbat alderdi izan dira kontuan, kanalaren altuera eta saretaren materiala kasu. Merkataritza gune berriko barrualdeko solairuarteko guneetarako aukeratutako modeloa  hormigoi polimerozko DOMO kanala izan zen, bere altuera txikia, 80 mm bakarrik, eta nerbiodun diseinuko altzairu herdoilgaitzeko saretarekin konbinatzeko aukera izan ziren kanal hori hautatzeko arrazoiak. Era berean, merkataritza guneko beheko solairuko eta dendara sartzeko kaleetako drainadurarako, kanal modelo berdina erabili da, eta diseinu artekatuko sareta, sareta konbentzional baten inpaktu bisuala minimizatzeko, arkitektonikoki nabarmentzen den diseinua duen soiltasunagatik eta estetikagatik.

Azkenik, MultiV+ sistema instalatu da bai merkataritza gunearen barrualdean eta bai kanpoaldean. Sistema horrek, V formako sekzio optimizatuarekin eta auto garbiketa efektuarekin, sekzio hidrauliko handiagoa eskaintzen du eta 400D kargara arteko fundizio saretekin konbinatzeko aukera.

Hiria: Barcelona
Herrialdea: España