• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

ULMA kanalak Santanderko Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitalearen handitze egin berrian

Drainatze sistema oso baten 600 metro lineal baino gehiago instalatu dira Kantabriako ospitale berrituaren inguruneko urbanizazioan.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Kantabrian erreferentea den ospitale honen handitze eta hobekuntza lanak egin dira eta ULMA Architectural Solutionsek parte hartu du proiektu horretan, bere drainatze sistemetako bat ospitale kanpoko urbanizazioan instalatuz. Altuera desberdinetako kanalak eta hainbat sareta jarri dira, gune bakoitzeko eskaerei soluziorik hoberena eskainiz.

Aukeratutako sistema MULTIV+ 200 modeloko kanala izan da, 12 eta 17 cm.ko altuerekin. Errejari dagokionez, batetik trafiko astuneko guneetarako sareta homologatuak instalatu dira, D400 klasekoak, ibilgailuen ohiko sarbide guneetan. Bestetik, oinezkoen pasabideetan C250 klaseko saretak instalatu dira, oinezkoen erabilerarako Espazio Urbanizatuen Irisgarritasun Araudia osorik betez (Antitakoia, Antibastoia). Kasu bietan, sareta burdinurtu nodularrekoa da.

MULTIV+ gamako kanalek V itxurako sekzioa dute, optimizatua, sistemaren efizientzia hidraulikoa hobea izateko; ezaugarri garrantzitsua ebakuatze abiadura areagotzeko eta mantentze lanak minimizatzeko sistemaren beraren garbiketa erraztuz. Halaber, sareten lotura ULMAk garatutako Rapidlock® sistema berritzailearekin ezarri da. Torlojurik gabeko sistema da, sareta kanalaren gorputzari ainguratzea modu erraz eta seguruan ahalbidetzen duena. Aipatu sistemak lapurretaren aurkako sistema bilakatzeko aukera ere eskaintzen du, blokeatze torlojuak gehituz aukeran 8 puntutan metro linealeko, kanala eta aldez aurretik instalatutako saretak aldatu beharrik izan gabe.
Hiria: Santander
Herrialdea: España
Erabilitako produktuak: MULTIV+ 200 modeloko kanala