• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

Val merkatuak ULMA hartu du kontuan bere instalazioak drainatzeko

Valladolideko eraikin entzutetsu hau guztiz berritu da, eta ULMA hartu du kontuan bere drainatze sistemarako.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Val merkatua burdinazko arkitekturaren adibide bat da, Valladoliden kokatua. Hirian dagoen merkaturik zaharrena da eta 1878 eta 1882 urteen artean eraiki zen.

Aurrera eraman da bere azken birmoldaketa garrantzitsua, bi urte iraun duena, eta horretarako 11 milioi euro inbertitu dira.

Proiektu honetan MULTIV+ gamako ULMA kanalak instalatu dira. Oso gama osoa da, eta V itxurako bere sekzioa dauka, efizientzia hidrauliko handiagorako optimizatua. Hormigoi polimerozko kanalak sareta bilbatuekin jarri dira merkatuko garajeen sarreretan.

Halaber, estalkiak hornitu dira altzairu herdoilgaitzean, nekazaritza elikagaien industriak garbitasun, higiene eta iraunkortasun arloan dituen beharrei erantzuna emateko garatutakoak; merkatu hauek kasu, non haragi, esne, barazki eta fruitu, arrain eta itsaski ekoizpena batzen diren.

Material honi esker, estalkien garbitasuna eta mantentze lanak oso errazak eta erosoak dira. Gainera, sendoak eta iraunkorrak dira, presioarekiko eta produktu kimikoekiko erresistenteak. Aipatzekoa da altzairu herdoilgaitzean fabrikatutako ULMA produktuek, bere diseinu, fabrikazio eta kalitate kontrolari begira, nazioarteko sailkapen agintari nagusien onarpena dutela.

Gama herdoilgaitzarekin hormigoi polimerozko drainatze produktuen gama osatzen da bezeroari soluzio integrala eskaintzeko.
Hiria: Valladolid
Herrialdea: España
Erabilitako produktuak: MULTIV+ eta altzairu herdoilgaitza gamako kanalak