• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

KURBATURA BEREZIKO HORMA-TXAPELAK ZARAGOZAKO BIZILEKU BATEN BERRITZEAN

ULMA Architectural Solutionsek horma-txapel makurrak diseinatu, fabrikatu eta instalatu ditu erradio berezi batekin bizilekuko obrarako.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



ARAZOA:
Denboraren eta hezetasunaren eraginez bere garaian eraikinaren terrazetan instalatu ziren hormigoizko landareontzi makurrek  karbonatatze arazoak zituzten eta zeharo hondatuta zeuden. Hori dela eta ordezkoak jartzeko garaia zela erabaki zen.

IRTENBIDEA:
Jose Miguel Sanchok, berritzeaz arduratu den arkitekoak, honela azaldu digu: “irtenbidea loreontziak berritzea izan da, egoera txarrean zegoen hormigoia eta hondatutako zatiak kendu, armadurak pasibatu eta bolumetria berregin mortero estruktural bereziekin. Ondoren, ura sartzea saihesteko, ULMA horma-txapel makurrekin estali ziren”.

Pertsonalizatutako piezak hormigoi polimeroan
Gure gama estandarrean horma-txapel makurrak ditugu 1.5m-ko kanpo erradioarekin. Baina berritze honetan, pieza originalarekin konparatzean, desbiderapen bat zegoela jabetu ziren.
Orduan,  irtenbide pertsonalizatu bat garatzea erabaki zen: 1.625m-ko erradioa duen horma-txapel berariazkoa, behar zehatz honi erantzuteko diseinatua.

Jose Miguelen hitzetan ULMA aukeratzeko faktore gakoa izan zen “pieza makur estandarrak izatea, geometriara egoitzeko aukera zutenak”.  Gure irtenbideek dituzten abantailak ezagutu nahi izan ditugu eta honakoa azpimaratu du “arintasuna eta egokitzeko aukera. Horrekin batera, heltzeko beste puntu batzuk planteatzeko aukera ere bai. Gainera, moztu eta zulatu daitezke barandilletako finkagailuak pasatzeko”.

Hiria: Zaragoza
Herrialdea: España
Arkitektua/k: José Miguel Sancho
Erabilitako produktuak: Kurbatura bereziko horma-txapelak
Proiektu mota: Birgaikuntza
Kategoria: Neurrira egindako soluzioa