• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

ULMA FATXADAK ETA AURREFABRIKATUAK COIMBRAN (PORTUGAL)

Hormigoi polimeroa fatxada aireztatuan eta pieza aurre fabrikatuetan, Coimbrako Janeiro & Fonseca obran

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak
Lege baldintzak onartzen ditut *
KOMUNIKA newsletter jasotzea



Coimbra hiri ederrean, zeinak Mondego ibaiaren urak jasotzen dituen eta Portugalgo lehen unibertsitatearen sorlekua den (Europako zaharrenetarikoa), Janeiro y Fonsecako bizitoki-obra egin da.

Kalitateko apartamentu zabalak dituen eraikina da, eta  bertako material nagusia hormigoi polimeroa da. ULMA Fatxada Aireztatuaren sistema bidez eraiki da eta aurrefabrikatu guztiak material horretakoak dira. Peitorilak, janbak, horma txapelak eta zokaloak jarri dira.

Obra honetako arkitekto proiektugile Valter Gamak elkarrizketa honetan azaldu dizkigu proiektuaren xehetasunak:

Zehazki, zer zen bilatzen zena? Nola garatu zen proiektua?

Helburua zen fatxada aireztatuko eraikuntza-sistema bidez estaltzea, eraikinaren babes termikoa optimizatzea ahalbidetzeko. Gainera, beste abantaila interesgarri bat iruditu zitzaigun fatxada aireztatuak paretak zuzeneko euritik babestearena, materiala egitura autosostengagarri bidez aplikatzen baita, paretetatik aldenduta.

Zergatik aukeratu zenuten hormigoi polimero materiala?

Bere ezaugarri teknikoengatik, izan ere ez du ia inolako xurgapen-tasarik, erresistentzia mekaniko handikoa da eta kolore eta testura desberdinetakoa.

Ze ezaugarri iruditzen zaizkizu garrantzitsuenak?

Arestian aipatutakoak, erremateetarako material bera erabili ahal izateko abantailarekin, hala nola zokaloak, horma-txapelak, jambak, ate eta leihoburuak;  horrek estalduraren irakurketan homogeneotasuna ahalbidetzen du, lortu nahi den kontzeptu arkitektonikoa ez indargabetzea ahalbidetuz.

ULMArekin esperientzia positiboa izan al zen?

Bai, batez ere ULMAren aldetik obraren jarraipen tekniko egokia zegoen, bereziki beharrezkoa zenean erremate edo trantsizio egoerak argitzea, nola egin ahal eta behar liratekeen erabakitzeko. Horrek guztiak lasaitasun handia ematen dio arkitektoari proiektua gauzatzerakoan, ikusten baitu oso zaila dela proiektuaren zehaztapenean huts egitea, obraren garapenerako onura agerikoak eskainiz. 

Hiria: Coimbra
Herrialdea: Portugal
Arkitektua/k: Valter Gama
Erabilitako produktuak: Vanguard Fatxada Aireztatua. Tierra testura, M05 kolorea. Plaken formatua: 900 x 552,1400 x 450 y 1800 x 400 mm. AURREFABRIKATUAK: Peitorilak, janbak, horma txapelak eta zokaloak.
Proiektu mota: Obra berria