• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

DINAMIKA PARTE HARTZAILEA ULMA ARCHITECTURAL SOLUTIONSEKO BAZKIDEEN ARTEAN

Batzar eguna lankide guztien parte hartzea sustatzeko ekimenarekin osatu zen.

ULMA ARCHITECTURAL-DINAMIKA PARTE HARTZAILEA ULMA ARCHITECTURAL SOLUTIONSEKO BAZKIDEEN ARTEAN

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


Maiatzaren 12an, kooperatibako batzarraz gain, dinamika bat egin zen non helburu nagusia zen arlo desberdinetako langileen artean komunikazioa sustatzea, hausnarketa, parte hartze eta sormen praktikak erabiliz.

Parte hartzaile guztiak talde txikitan banatu ziren euren arteko komunikazioa erraztu eta, horrela, bakoitzak bere ikuspuntua azaldu zezan kooperatibari eta bertan bizi zuen errealitateari buruz, hobetzekoak barne. Hori guztia errazteko euskarri desberdinak erabili ziren, hala nola: hainbat gutun irudiekin non bazkideak identifikatu behar ziren irudi horiek egunerokotasunean bakoitzak bizi duen errealitatearekin lotuz. Ideiak mahai gainean jarri eta gero, talde bakoitzak zituen material desberdinekin sinbolizatu behar ziren, adierazitako hausnarketa horiek azaltzen zituzten maketak sortuz. Tribial bat ere erabili zen erakundeari buruzko galderekin, eta taldeak euren artean aritu ziren lehian.

Parte hartzaileen artean gehien errepikatutako kontzeptuen artean zeuden errespetua, enpatia, entzute aktiboa eta inplikazioa.

Hitz egindako eta egindako lan guztiaren ondoren, talde bakoitzak konpromisoak eta helburuak ezarri zituen kontzeptu horiek guztiak hobetzeko eta etorkizunean aurrera egiteko.