• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

Enpatia eta entzute aktiboaren inguruko gogoeta

Enpatia eta entzute aktiboaren inguruko gogoeta ULMA Architectural Solutionseko bazkideen arteko talde dinamikan.

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


Maiatzaren 18an, urteko batzarraz gain, enpatia eta entzute aktiboa lantzea helburu zituen dinamika bat egin zen kooperatibako bazkideen artean, hausnarketa eta parte-hartze praktikekin.

Jardunaldia hasteko, bazkideek Antonio Canceloren hitzaldia entzuteko  aukera izan zuten, Eroski Kooperatibaren sortzailea eta Mondragon Taldeko lehendakari ohia. Cancelok bere historia partekatu zuen bertaratutakoekin, Eroskiren hasierak eta kooperatibako balioak eta enpresako sustatzaile eta goi-kargudun izatearen bizipenak azaldu zituen. 

Ondoren, elkartutakoek enpatia eta entzute aktiboa lantzeko aukera izan zuten talde txikitan banatuta eta dinamizatzaile batzuek bideratutako dinamikan. ULMAko profil profesional desberdinak irudikatzen zituzten fikziozko bi pertsonaiekin enpatizatu eta horien inguruan hausnartzeko aukera izan zuten.

Helburua bestearen tokian jartzea zen bere mezua entzuteko, ulertuta enpatia gure arteko ulermena eta talde lana errazteko balioa dela. Amaitzeko, parte hartzaile bakoitzak bere konpromisoak idatzi zituen, egunerokoan enpatia eta entzute aktiboa indartzeko.

Goiza parte hartzaile guztien familia argazkiarekin amaitu zen.

Ekitaldiko bideoa ikusi