• Youtube
  • Linkedin
  • Bideoak

Euskaraz ULMA Architectural Solutionsen euskarri komertzial eta korporatibo berriak

ULMA Architectural Solutionsen, kooperatiba barruan euskararen erabilerari buruzko normalizazioa eta sentsibilizazioa funtsezko balioa da.

ULMA ARCHITECTURAL-Euskaraz ULMA Architectural Solutionsen euskarri komertzial eta korporatibo berriak

harremanak

Edozein gainerako informazio jasotzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri.


* Derrigorrez bete beharreko eremuak Lege baldintzak onartzen ditut * KOMUNIKA newsletter jasotzea


ULMA Talde barruan eta inguruko kooperatibetan euskaraz erabilitako euskarriei buruzko azterketa bat egin ondoren, ULMA Architectural Solutionsek bere euskarri korporatibo eta komertzial garrantzitsuenak euskarara egokitu ditu.

Egokitutako dokumentu fisikoak hauek izan dira: fatxadak birgaitzeko eskuliburua, gure drainatze sistemen gama osoaren eskuliburua eta katalogo orokorra, zeinetan gure negozio lerro guztiak agertzen diren.

Era berean, ikus-entzunezko euskarriei dagokienez, bideo korporatiboa eta fatxadak birgaitzeko bideoa editatu dira. Denak eskuragarri daude gure web orrian: http://www.ulmaarchitectural.com/eu/.

Horrela, gure helburu nagusia gure bezeroei gertuko eta konfiantzazko arreta eskaintzea da, gure jatorriak ahaztu gabe.