TXILEN ULMAREN LEHEN OBRARA BISITA ANTOLATU DUGU

ULMA Architectural Solutionsek eta CG CHILE Ltda-k topaketa antolatu dute izen handiko arkitektoekin, Txilen euren Fatxadetako lehen obra aurkezteko
TXILEN ULMAREN LEHEN OBRARA BISITA ANTOLATU DUGU

ULMA Architectural Solutionsek, Txileko Fatxada Aireztatuetako bere banatzaile CG CHILE Ltda-rekin lankidetzan, topaketa antolatu du Santiagon (Txile), eta bertara deitu ditu Txileko merkatuan oso garrantzitsuak diren arkitektoak.

Topaketaren helburua izan da ULMA Fatxada Aireztatuen soluzioa aurkeztea eta Txilen egindako lehen obra ezagutzera ematea, material honekin estali dena: Chicureoko Ikastetxe Alemana.

Topaketaren garapena

Arkitektoak aperitibo baten inguruan bildu eta gero, Iván Montenegro arkitektoak, CG Chile-ko titularrak, ongietorria egin die bisitariei. Jarraian, ULMA Fatxada Aireztatuetako Zuzendari Javier de Iribasek hormigoi polimerozko materialaren onurak eta sistemaren abantailakaurkeztu ditu. Topaketan 30 arkitektotik gora elkartu dira eta interes handia erakutsi dute soluzio horretan.

Segidan, Huberto Eliash Arkitektoak, bulego proiektugileko titularrak, Ikastetxe Alemanaren obraren lehen etaparen deskribapena egin du eta buffet bazkariaren ondoren, partaide guztiak Chicureora bertaratu dira eta in situ ikusi ahal izan dute ULMA Fatxada sistemaren amaierako akabera.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu