Gure plaken ezaugarriak

OSAGAI NATURALAK

% 90 baino gehiago osagai naturalak dira.

Hormigoi polimeroa kalitate oneko material bat da, polimero-erretxinen bidez lotutako agregakin bikainez osatzen dena.



Kontu handiz hautatutako nahasketa bat da, kalitate-protokolo zorrotzen bidez kontrolatzen dena, eta hormigoi arruntarena baino lau aldiz handiagoa den erresistentzia mekanikoa duen materiala ematen duena. Ezaugarri horiei esker, asko murriztu dezakegu gure aurrefabrikatuen atala, eta harrizko materialen artean ohikoa ez den arintasuna lor dezakegu. Halaber, esfortzu mekanikoekiko erresistentzia altuari esker, ez da beharrezkoa piezak indartzeko barne-armadurarik jartzea.


Ezaugarriak:

  • Kanpoaldean erabil daiteke
  • Ez du ia urik xurgatzen
  • Produktu ez-porotsua
  • Trakzioarekiko erresistentzia altua
  • Talkarekiko erresistentzia altua
  • Konpresioarekiko erresistentzia altua
  • Portaera bikaina urtze-zikloetan
  • Ingurune industrial eta/edo gaziekiko erresistentea
  • Iraunkorra
  • Erraz mantentzen da / grafitien aurkako ezaugarriak


SHIELD PLUS TECHNOLOGY by ULMA

PRODUKTUA

  • 11-14 milimetroko lodiera duten hormigoi polimerozko plakak, EN-15286 arauaren arabera fabrikatuak.
OSAERA
  • Plaken nukleoa modelo bidez fabrikatzen da, agregakinak polimero-erretxinekin nahastuta.
  • Erretxin termoegonkorrezko gainazal-geruza, SHIELD PLUS teknologiaren bidez fabrikatua. Teknologia hori ULMAren I+G arloak garatu du.
SHIELD PLUS
  • Hormigoi polimerozko plakak SHIELD PLUS izena duen gainazaleko ezkutu batekin babestuta daude. Ezkutu horrek izugarrizko babesa ematen du izpi ultramoreen eta atmosferako gainerako eragileen aurrean.
  • Azken belaunaldiko erretxin termoegonkorrak ULMAren teknologia eta prozesu esklusiboen bidez aplikatzen dira, eta aire zabalaren aurkako babesa ematen diete gure produktuei; horregatik, ezin hobeak dira kanpoaldean aplikatzeko.
  • Hormigoi polimeroak nahiz SHIELD PLUS geruzak ez direnez porotsuak, fatxada mantentzeko nahikoa da noizean behin ura eta xaboiarekin garbiketa erraz bat egitea.
  • Koloreen iraunkortasuna zahartze azkartuko ganberen bidez (xenon eta QUV) testatzen da, 3.000 orduz, proiektuen baldintza zorrotzenekin bat datozen prestazioak eskaintzeko.