Kordobako “ATLANTICO” egoitza eraikina

Kordobako “ATLANTICO” egoitza eraikina

Obra honen berezitasuna plaken ehundurari esker lortu da. “Ur” edo “miniuhin” eredua erabili da: plaken diseinuak bolumen batzuk ditu, 1mm-ko uhinak irudikatuz. Lau plaka eredu konbinatu dira, uhinak hainbat posiziotan kokatzeko:
bertikalean, horizontalean, diagonalean eskuinerantz eta diagonalean ezkerrerantz.

Asko landutako forma bat ezarri denez, efektu optiko berezia lortu da. Plaka guztietan kolore tonu berbera erabili den arren, mugimendu bisualaren efektua lortzen da: eraikina aldatuz doa, haren gainean jotzen duen argiaren arabera; horrenbestez, eguneko zein ordu edo urteko zer urtaro den kontuan izanda, fatxada aldatu egingo da.
Zenbait plaka formatu erabili dira: 130-180 cm luze artekoak eta 62-65 cm zabal artekoak.

“Plaka guztietan kolore tonu berbera erabili arren, ehundura dela tarteko, kolore ñabardurak aldatu egiten dira, eta badirudi gama bereko zenbait tonu erabili direla. Eta horixe da harrigarriena".

OBRAREN FITXA TEKNIKOA

  PROIEKTUA: “Atlantico” eraikina – 39 etxebizitza, lokal eta garaje.
  KOKAPENA: Arroyo del Moro etorbidea – Kordoba.
  AMAIERA DATA: 2006ko abendua.
  ARKITEKTOAK:  Joaquin Caro Gomez, Alberto Miño Perez, Jose Sanchez-Pamplona Garcia, Jose Juan Sanchez Pedraza.
  SUSTATZAILEA: Fomento Inmobiliario de Córdoba SA
  ENPRESA ERAIKITZAILEA: Grupo Noriega.
  AZALERA ERAIKIA: 6.500 m2.
  Hormigoi Polimerozko FATXADA AIREZTATUZKO AZALERA: 1.500 m2.

.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu