Kolore bizietako Fatxada Aireztatua Salburuako Haurtzaindegian - HENRIKE KNORR

Vitoria-Gasteizko Salburua auzoan duela gutxi inauguratutako 0-3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskola berria ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuaren sistema bidez estali da; horretarako bi kolore bizi erabili dira, proiekturako bereziki diseinatutakoak: naranja eta berde pistatxoa lau kaxak definitzeko, eta hirugarren kolore bat, gris estandarra, horiek gris koloreko kaxa neutroekin batzeko.

Eraikina proiektatzeko orduan Eduardo Moscoso del Prado, Angel Cadarso de Santillán eta Bortzaioriz Tejeda Donnay egile eta Aroa Sostenible-ko kide direnek oso kontuan izan dute eraikinaren alderdi funtzionala, ez soilik kolore bizien aukeraketan, baita materialaren aukeraketan ere, izan ere hormigoi polimeroa kolpeen aurkako materiala da, hauskorragoak diren beste zeramika-material batzuekin alderatuta.

 Eraikuntza modularra eta fatxada aireztatua Haurtzaindegia industri sistema batekin eraiki da: zehazki, 20 m2-ko moduluak eraiki dira elkarrekin lotuta daudenak, ikastetxeko gela desberdinak egituratzen dituzten piezak osatuz: ikasgelak, logelak, komunak, jangela, psikomotrizitatea, etab. Moduluak fabrikan eraikitzen dira, zurezko egitura eramaile bidez eta zurezko eta pladurrezko barne tabakeria mistoarekin.

Eraikuntza sistema horrek, ULMA fatxada aireztatuaren instalazioarekin batera, obra egikaritzeko epeak %50ean murriztea ahalbidetu du (obrak 5,5 hilabetean egin dira), eta jasangarritasunaren ikuspegitik lorpenak garrantzitsuak dira:

- %90 aurreztu da CO2ren isurketan, sistema tradizionalarekin alderatuta.

- %35 aurreztu da transmisio termikoko koefizientean.

- Biomasa galdara ur zirkuituko zoru bero-emaile bidezko berokuntzarentzat. CO2 isurketei dagokienez, eraikina A taldean aurkitzen da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren parametroen eta programaren arabera.

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Koloreak eta testurak

Koloreak eta testurak

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak