Kalkulu hidraulikoa

Proiektu bakoitza aztertzen dugu soluziorik hoberena bermatzeko

Proposatutako kanalizazio sistemak bai ebakuazio gaitasunean bai kostuan egokienak direla bermatzeko, ULMA Architectural Solutions enpresak plataforma anitzeko softwarea garatu du, proiektu bakoitzaren azterketa hidraulikoa egiteko eta kanal egokia zehaztasunez definitzeko aukera eskaintzen duena.

  • Erraztasuna

    Proiektuaren parametro gutxi batzuk ezagututa, hala nola lerroen luzerak, ekarpen eremuak, lursailaren maldak eta gainazal bakoitzaren jariatze koefizienteak, errealitatea doitasunez islatu eta ondorengo azterketa zehaztasunez egin daiteke.

  • Zehaztasuna

    Kanaletan uraren portaera kalkulatzeko, eredu matematiko bat erabiltzen da, oinarri gisa Kanal Irekietarako Emari Gorakorreko Fluxu Espazialki Aldakorra hartzen duena, zeinak normalean erabilitako beste eredu eta formula batzuk baino zehaztasun handiagoz deskribatzen duen uraren portaera.

  • Askotariko funtzionalitateak

    Munduko edozein eremu geografikorako datu plubiometriko desberdinak sartzeko aukera ematen du, proiektu bakar batean kanal lerro desberdinak kalkulatzea ahalbidetzen du, eta kanal egokia bilatzen du ULMAko katalogo zabalean dauden ehunka erreferentzien artean, horien Altueran, Zabaleran, Sekzioetan, Karga Klaseetan edo beste ezaugarri batzuetan oinarrituta.

  • Kostuak murriztea

    Softwareak kanal lerroen kostua optimizatzea ahalbidetzen du aplikaziorako kanalik egokiena aukeratuta, tarteko irteeren kokapen zehatzaren bidez edo ur-jauziaren erako malda duten kanalen banaketa zehatzaren bidez

  • Txosten xehatua

    Emaitza modura txosten bat lortzen da proiektu lerro bakoitzean, beharrezkoak diren kanalen, ur laminen, betetze ehunekoen, emarien eta ur abiaduren erreferentzia eta neurriekin. Beharrezko datu guztiak drainatze sistema baliozkotzeko.