%2,5 malda duen lehen hormigoi polimerozko kanala

%2,5 malda duen lehen hormigoi polimerozko kanala

ULMA Architectural Solutionsek %2,5eko malda duen lehen kanala aurkeztu du, UNE-EN 1433 Araua sektoreak eskatutako araudi zorrotzenetako batean garatua.

Hauek dira kanal berri horren abantaila nagusiak:

• Duen ahalmen hidraulikoa handia.
• Efektu autogarbitzailea, duen maldagatik.
• Eta bere mantentze premia txikia.

ULMA Architectural Solutionsen bezeroek laguntza gisa eduki duten  Ingeniaritza Departamentuak garatu du soluzio berri hau.  Zerbitzu integral honek aholkularitza eskaintzen du proiektuaren hasierako sorkuntzatik obrako azken exekuziora arte.

Kasu zehatz honetan, kanalizazioen eta hustubideen zikinkeria eta mantentze arazoetarako konponbide bat bilatu behar zen.

Azterketa baten ostean, soluzioa ahalmen hidrauliko handiagoko kanal bat izan zitekeela identifikatu zen, kanalari %2,5eko malda bat jarrita.

Deposituko kutxatila zen kontuan hartzeko beste puntu garrantzitsu bat. Sareta eraisgarridun kutxatila bat sartzeko aukera planteatu zen, instalazioaren sarbidea eta mantentzea errazteko. Zati garrantzitsu bat izan zen kutxatila sartzea irteera oinarriaren arrasean jarrita.

Malda duen hormigoi polimerozko kanal berri honekin, nabarmen aurreztea lortzen da instalazioen mantentze lanetan, eta ia ez da gizakien esku-hartzerik behar. Kanaletatik ateratzen den ur berberak zuzenean arrastatzen ditu oinarrian gelditu ahal izan diren elementuak.

Ezin ditugu alde batera utzi gure kanalak fabrikatzeko erabili den hormigoi polimeroaren berezitasunak.
Materikal birziklagarria eta berrerabilgarria da, ez du kutsatzen, eta kimikoki bizigabea da.
Hormigoi tradizionala baino lau aldiz erresistentzia handiagoa dauka, eta harrizko materialen artean ohikoa ez den arintasuna dauka. Horrez gain, iragazgaitza da, ez da izozte-desizozte zikloekin aldatzen, eta talkarekiko, urradurarekiko eta produktu kimikoekiko oso erresistentea da.

Informazio gehiago hemen.

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak