ULMA Drainatze sistemak "World Of Concrete 2019" Nazioarteko Azokan

ULMA Architectural Solutions hirugarrenekoz jarraian presente egon da Las Vegaseko WOC azokan, AEBetan
ULMA Drainatze sistemak "World Of Concrete 2019" Nazioarteko Azokan

Urtarriaren 22tik 25era Estatu Batuetan hormigoiaren segmentuari eskainitako ekitaldirik aipagarriena egin zen; Las Vegaseko World of Concrete (Hormigoizko Mundua) azoka.

Ekitaldi hori, urtero ospatzen dena, sektorearen adierazle argia da, non hormigoizko joera nagusiak biltzen diren. Aurten erakusketa 69.000 metro karratutik gorako eremu batean izan da, 1.500 enpresa erakusle baino gehiagorekin eta 58.000 profesional ingururekin.


Edizio honetan ULMA iparraldeko hallean zegoen eta aurkeztutako drainatze soluzioak hiru izan dira:
Civil F, MultiV eta Kompaqdrain sistemak.

UUnai Etxabe (Drainatze Sistemetako zuzendaria) eta Maria Serna (Area Manager) izan ziren azokan. Aurtengo edizioari buruz galdetu diegu eta oso balorazio positiboa dutela adierazi dute esanez “aurten ere WOC azokara etorri izanak gure drainatze soluzioetan interesa duten enpresekin harremanetan jarri gaitu. Bestalde, Amerikako Estatu Batuetako merkatua hobeto ulertzeko balio izan digu, horrela merkatuaren behar konkretuetara egokitzeko”.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu