ULMA Kanalak Lisboako Gurdien Museo Nazional entzutetsuan

ULMA Architectural Solutionsek bere drainatze sistemetako bat hornitu du Lisboako Gurdien Museo Nazional entzutetsuan

Gurdien Museo Nazionala (Museu Nacional dos Coches) Portugalgo museo bisitatuenetakoa da. 2015eko maiatzetik bere bilduma bi eraikinen artean banatzen da: bata leku historiko batean kokatua, bestea diseinu modernokoa, Novo Museu dos Coches, Belemgo lorategien ondoan. Azken honen inguruetan egin da obra Mota-Engil eraikuntza empresa ezagunaren eskutik, Portugalgo aipagarrienetakoa, 70 urteko esperientzia baitauka Ingeniaritza eta Eraikuntza sektorean.

Erabilitako drainatze kanalen gama U izan da, zehazki U100 kanala%0.5eko maldaduna, sareta artekatu herdoilgaitzarekin. Kanal gama hori egokitzen zen ondoen proiektura, izan ere ezin hobea da oinezkoentzako bide, urbanizazio eta abarretarako; hitz batez, kargen erresistentzia-exijentzia gehiegirik gabeko lekuetarako eta ibilgailu astunak pasatzen ez diren lekuetarako. Bestalde, %0,5eko malda inkorporatuak drainatzea erraztuko du museo kanpoaldean ez dagoelako malda naturalik. 

Sareta artekatu herdoilgaitza izan da aukeratutako soluzio estetiko eta funtzionala. Bere drainatze ahalmena batetik eta zoladuran duen integrazio estetikoa bestetik, izan dira modelo honen alde egin izanaren ezaugarri nagusiak. Bezeroaren beharrak asebetetzeko asmoz, ULMA Architectural Solutionsek pieza berezia diseinatu du altzairu herdoilgaitzean obra honetarako. 

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean DRAINATZEKO gure nobedadeak