Jatetxe izatetik osasun zentroa izatera: fatxada berritua ULMArekin

Valladoliden, Las Lomas jatetxe enblematikoak osasun zentro moderno bati utzi dio lekua. Erabilera aldaketa horrek errehabilitazio inteligentea eskatzen zuen, zegoena aprobetxatu eta behar berrietara egokitzeko gai izango zena. Irtenbidea: terraza petoak/aurrealdeak konpontzeko neurrira diseinatutako pieza aurrefabrikatu bat eta ULMAko fatxada aireztatuaren sistema. Eraikin bera, bizitza berria.
Terraza aurrealde bereziak, bota beharrean estaltzeko
Esku hartzeko abiapuntua premisa argi bat zen: jatorrizko egituraren zati bat mantentzea. Adreiluzko horma zaharrak kontserbatu ziren, baina ULMAk garatutako pieza berezi batekin estalita. Terrazako petoak “biltzea” zen kontua, altuera, geometria eta eskakizun tekniko desberdinetara egokitzeko. Horretarako, Stoneo Formsez aurrefabrikatutako pieza bakar bat diseinatu zen, estetikoa, erresistentea eta instalatzen erraza izango zena.
Soluzio integrala, material bakarra
Terraza aurrealdetik harago, ekipo teknikoak multzoari jarraikortasun bisuala eta konstruktiboa ematearen alde egin zuen. Nola? Material bera erabiliz eraikinaren gainerakoa ere estaltzeko: ULMAko Stoneo fatxada aireztatuaren sistema. Horrela, soluzio koherente eta orekatua lortu zen, baita iraunkorra ere.
Arrakastaren gakoa eragile guztien arteko koordinazioa izan zen: Parrado eraikuntza enpresak, David Merino eta Efrain Alonso buru zituela, Junco arkitektura estudioak, Carlos Junco buru zuela, eta ULMAko Bulego Teknikoak sintonia ezin hobean lan egin zuten, erronka aukera bihurtzeko. Beharra bertute egin esan ohi da...
Fatxadan pieza bat duzu nola konpondu ez dakizuna? Gure Arkitektura Bulegoak lagunduko dizu, kontaiguzu.
Stoneo: iraunkortasuna eta doitasuna xehetasun bakoitzean
Erabilitako materiala, Stoneo, iragazgaitza izateagatik, dimentsio egonkorrak edukitzeagatik eta iraunkorrak izateagatik nabarmentzen da. Propietate horiek funtsezkoak dira aurrefabrikatuetarako, hala nola terraza aurrealdeetarako, kanpoko agenteen eraginpean baitaude eta denborak aurrera egin ahala beti portaera bikaina izango duela bermatu behar baitute.
Gainera, sistemaren izaera aurrefabrikatuari eta ULMAk garatutako aluminiozko azpiegiturari esker, instalazioa arinagoa eta zehatzagoa izan zen, obran erabilitako denborak eta baliabideak optimizatuta.
Hori guztia gure Arkitektura Bulegoaren laguntzari esker izan zen posible, proiektuaren hasieratik prozesu koordinatu batean lan egin baitzuen: beharren azterketa eta piezaren definizio geometrikoa egitean, ainguraketarako soluzioa ematean, eta planoak eta dokumentazio teknikoa bukaeran entregatzean ere bai. Obrako lana sinplifikatzen duen eta obran emaitza ona bermatzen duen soluzio integral bat.
Proiektuaren fitxa teknikoa
- Proiektua: Las Lomas Osasun Zentroa
- Kokapena: Valladolid (Espainia)
- Arkitekturako estudioa: Carlos Junco – Estudio Junco
- Enpresa eraikitzailea: Parrado. David Merino eta Efrain Alonso
- Erabilitako pieza mota: Terraza aurrealde pertsonalizatua eta fatxada aireztatuaren sistema
- Kolorea: Zuria C-1
- Argazkia: WENZEL– Arkitekturako argazkigintza