Jauregi etxea birgaitzeko erlaitz pertsonalizatua

Eraberritu beharreko jauregi itxurako etxea XX. mendearen hasieran eraiki zuten. Beraz, dagoeneko beharrezkoa zuen fatxadako eremu dezente, eta bereziki goiko erlaitzak, birgaitzea. Denboraren joanaren eta itsas giroaren eraginez, erlaitz horiek nabarmen hondatuta zeuden.

Horretarako, proiekturako neurrira diseinatutako erlaitz batzuk erabili dira. Aurretik, beste zenbait eraberritze lan egin zaizkio finkari, baina sekula ez behin betikoak. Hormigoi polímerozko piezekin justu horixe lortu nahi zen: behin betiko jarduna egitea, luze iraungo duena.

Prozesuak izan duen zailtasunik handienetako bat piezak jartzearena izan da. Azpiegitura metaliko bat behar izan da, eta ertzak eta erremateak izan dira jartzeko gunerik zailenak.

Emaitza arrakastatsua izan da oso; izan ere, hormigoi polimerozko piezek, fatxadaren jatorrizko kolorea lortzeko tratamendua jaso ondoren, harri itxura ematen baitiote eraikinari, harlanduzko elementuak erabili izan balira bezala.

Katalogoak

Dossier Prefabricados Arquitectónicos

Dossier Prefabricados Arquitectónicos

Deskargatu
Folleto Prefabricados Arquitectónicos

Folleto Prefabricados Arquitectónicos

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak