Terrazen aurrealde pertsonalizatuak, Gandiako Manila eraikinerako

Manila eraikina 70eko hamarkadan eraiki zuten, boom turistikoa bete-betean zela. Hondartzako lehen lerroan zegoen, eta Gandiako eraikinik enblematikoenetako bat bihurtu zen. Beheko solairuan izan zen kafetegi baten izena hartu zuen. Kafetegi hura 40ko hamarkadako Madrilgo kafetegi kate batekoa zen. Ostalaritza kate hark modernotasuna ispilatzen zuen, eta ospe handikoa zen, hango apartamentu eraikina bezalaxe.

Denboraren joanarekin, terrazen kanpoaldea errematatzen zuten piezak zahartzen joan ziren, kresal giroaren eraginez, zeinek armadurak herdoildu eta piezak askatzea eragin zuen.

Terrazen ertzeko egitura babesik gabe geratzean, hezetasunak eta iragazpenek indar handiagoz erasan zioten, eta, hala, zutabeak eta habexka metalikoak herdoildu ziren, eta zeramikazko gangatilak zabaldu egin ziren.

Proiektuaren egilea, Ignacio Lafuente Niño, eraikinak birgaitzeko soluzioak ematen espezializatuta zegoen, eta erabaki zuen hormigoi  polimerozko piezak erabiltzea, elementu herdoilgarririk ez daukatenez, erresistenteagoak direlako.

2.000 metro lineal inguru estali ziren. Hertomar SL enpresa arduratu zen piezak instalatzeaz.

Piezak molde bidez fabrikatzen direnez, diseinurako askatasun handiagoa izaten da, eta, hala, piezak proiektu bakoitzaren beharretara eta arkitektoaren irizpideetara egoki daitezke.

Katalogoak

Dossier Prefabricados Arquitectónicos

Dossier Prefabricados Arquitectónicos

Deskargatu
Folleto Prefabricados Arquitectónicos

Folleto Prefabricados Arquitectónicos

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak