Hormigoi polimerozko azpadura pertsonalizatuak, Zarautzen

Kalitate handiko 50 etxebizitzen proiektu honek eraikuntza soluzio bat behar zuen: 2 pieza berezi ziren beharrezkoak; batetik, hainbat garaieratan kokatutako erlaitz apaingarri batzuk, eta, bestetik, leiho azpadura batzuk, azken solairuan. Eraikina, zehazki, hainbat sustatzailek bestelako material batekin egindako aurreko sustapen baten ispilua zen.

Lehendik zeuden forma berezi berbereko eta diseinu konplexuko piezak egin behar ziren, eta guk kalitate plus bat gehitu nahi genion, kostua igo gabe eta instalazioa erraztuta. Horixe zen gainditu beharreko erronka.

Hormigoi polimeroak daukan abantaila garrantzitsuenetako bat da ia ez duela urik xurgatzen, eta hori benetan garrantzitsua da kostaldeetako eremuetan, non hezetasunak eta itsas kresalak eraikinen fatxadak hondatzen dituzten.

Obrako arkitekto proiektugileak, Javier Lertxundik, aurretik ere ezagutzen zuen gure gama estandarra (leiho isurkiak, horma txapelak…), baina lehenengo aldiz ikusi zituen dagoeneko neurrira egindako soluzio bereziak.

Obran parte hartu duen Luis Epelde arkitekto teknikoa erabat gustura dago hormigoi polimeroarekin lortutako emaitzarekin. Batez ere plakazko estalduretarako gustatzen zaio material hori, eta hark iradoki zuen ULMArekin harremanetan jartzea.

Katalogoak

Dossier Prefabricados Arquitectónicos

Dossier Prefabricados Arquitectónicos

Deskargatu
Folleto Prefabricados Arquitectónicos

Folleto Prefabricados Arquitectónicos

Deskargatu

Ez galdu ezer! Jaso e-mailean ARKEKTURAKO gure nobedadeak