Nor gara

Zure aliaturik hoberena bilakatzen gaituzten arrazoiak azaltzen dizkizugu

Adituak gara goi-mailako ezaugarriak dituzten hormigoi polimerozko aurrefabrikatuak diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen, 1990. urteaz geroztik. Merkatuaren bi segmentutarako egiten dugu lan: DRAINATZEA eta ARKITEKTURA. Azken horren kasuan, fatxada aireztatuak, itxitura industrializatuak eta aurrefabrikatu arkitektonikoak bezalako soluzioak ematen ditugu.

Deskargatu katalogoa

First slide

Lan kooperatiboaren munduan erreferente bat den MONDRAGON taldearen parte gara, baita ULMA taldearena ere. ULMA enpresa-taldeak Nekazaritza, Orga Garraiatzaile-jasotzaileak, Eraikuntza, Conveyor Components, Embedded Solutions, Handling Systems, Packaging eta Piping arloetan ardazten ditu negozioak eta jarduerak.

First slide

Ezagutu gaitzazu hobeto

Bideo honetan drainatzeko eta arkitekturarako soluzioak aurkezten dizkizugu, baita gure produktuen oinarri nagusia den material berritzaileak, hormigoi polimeroak, dituen ezaugarriak eta abantailak ere.

Halaber, gure araua zein den azaldu nahi du: ULMA Architectural Solutions enpresaren baliorik handiena pertsonak dira, gure langileen konpromisoari, grinari eta gure bezero eta kolaboratzaileekin egiten duten lanari esker.