METEORA: The Impact of Nature

Stoneo PUREren testura berria

METEORA ez da testura bat bakarrik; harriaren adierazpenik garbiena eta naturalena da. Gure PURE gaman sartu berri dugun testura hau nortasuna eta benetakotasuna emateko diseinatu da, eta fatxada aireztatuetako edertasuna eta funtzionaltasuna nola ulertzen dugun adierazteko beste modu bat da.
Denboraren eta grabitatearen mugei desafio egiten dieten formazio naturaletan inspiratuta, METEORAk harriak bere egoerarik organikoenean duen esentzia ekartzen digu gogora.

Zer dela-eta da berezi METEORA?

  • Naturaltasun handiagoa: distirarik gabe; akabera erabat matea.
  • Izaera aparta: zimurra eta heterogeneoa: harria bere egoerarik puruenean.
  • Tonuen aldakortasuna: kolore argiak eta harea koloreak, baita gris sakon eta ilunak ere, betiere harmonia perfektuan.

Greziako toki horri izena ematen dioten "airean dauden harkaitzetan" inspiratuta, harri naturalaren benetakotasuna birsortzen du. Gure Stoneo PURE gama osatzen duen akabera honek inspiratuko zaitu: deskubritu nola eralda ditzakeen zure proiektuak.

Esploratu METEORAk egiten duena

Imajinatu testura bat, edertzeaz gain, babestu ere egiten duena. Gure PURE gaman erabilitako agregakinen %92 baino gehiago naturalak dira, eta jasangarritasuna eta kalitatea bermatzen dituzte.

Pororik ez duen materiala da, eta ia ez du batere urik xurgatzen (%0,1). Horrek bermatzen du, beraz, erabat estankoa izatea eta portaera bikaina izatea atmosferako aldaketen aurrean: izotz urtzea, euria edo haizea.

Harriaren naturaltasuna birdefinitzen duen testurak eraikin hau janzten du dagoeneko Bartzelonan. Zimurtasuna, tonu organikoak eta akabera guztiz matea, ingurunearekin primeran integratzen direnak.

HEMENTXE METEORA ERAIKIN BATEN FATXADAN IKUSGAI!

Eskatu zure METEORA lagina!