Sormenez betetako CREAKTIVE fatxada aireztatu modernoak

Zure proiekturako zerbait desberdina bilatzen ari zara? Sormenezko fatxada desberdin bat nahi duzu?
Koloreek eta testurek eskaintzen dituzten aukerak ikertzen ditugu egunero, arkitektoen eskura jartzeko sormenezko azal pertsonalizatuak, gure materialaren, hormigoi polimeroaren moldakortasunari esker lortzen ditugunak.
Gure ingeniaritza teknologia egokiarekin uztartzen dugu, gure bezeroen proposamen artistikoetara ondoen egokitzen diren soluzioak lortzeko.
Ikusi pertsonalizateko aukerak bideo honetan.Gure aukerak definitzeko modurik honena proiektu zehatzak erakustea da, ULMAren eta proiektuen egileen arteko elkarlanari esker lortzen den pertsonalizazio maila altua agerian uzteko.

Irudiaren eta Soinuaren Museoaren proiektua, Brasil
Mosaiko ikusgarria efektu zinetikoarekin
New Yorkeko Diller Scofidio + Renfro arkitektura enpresak diseinatu zuen, Elizabeth Diller eta Ricardo Scofidio arkitektoek, hain zuzen, eta Rio de Janeiroko Indio da Costa, Arkitektura, Hirigintza, Diseinua eta Garraioa enpresak garatu zuen.
FAZER proiektua
3 dimentsiotako testura berritzailea Finlandiarako
FAZER, Finlandiako elikadura enpresa garrantzitsuenetako batek ULMAren fatxada aireztatuaren soluzioak erabili ditu haren fabriketako baten eraikinak birgaitzeko. ULMAren sail teknikoarekin elkarlanean, proiektu honetarako testura paregabe eta esklusibo bat garatu da, markaren produktu ospetsuenetariko baten hiruki-formetan oinarritzen dena.


OLERDOLA proiektua
Mahatsondoaren hostoa irudikatzen duten plakak, CREAKTIVE fatxadetarako
Alt Penedés eskualdean, mahasti artean kokatutako ikastetxea. ULMA Architectural Solutions enpresak proiekturako hautatutako taldeak, Gustau Gili arkitektoarekin batera, kolore eta testura pertsonalizatua duen plaka bat garatu zuen. Kolorea. Mahastiaren antzeko tonalitatea lortzeko, mahatsondoen hostoak bildu ziren, eta fabrikara bidali, kolore zehatza lortzeko.
AZAL proiektua
Arraien ezkaten formako plaka pertsonalizatuak
Honako hau zen erronka: haurtzaindegi baten eraikinak heskai bat irudikatzea zeruertzean, naturaren tankerako irudi bat sortzeko. Hala, entsegu eta froga desberdinak egin ondoren, plakaren behin betiko diseinua egin zen eta fatxada aireztatuaren sistema berritzaile bat garatu zen.


ALQUERÍA proiektua, plaka zulatuak
Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko fusioa
ULMAren hormigoi polimeroak eta Creaktive gamak eskaintzen dituzten pertsonalizateko aukerei esker, sormenez betetako diseinu aitzindari bat garatu ahal izan da.
ESSENTIAL COMPOSITIONS proiektua
Metamorfosi ikusgarria, askotariko formatuak erabiliz
Essential Compositions enpresarik garrantzitsuenetako bat da lurrinen fabrikazioaren sektorean. Ikerketa eta berrikuntza dira enpresaren bi zutabe nagusiak. Diseinuaren proiektu guztiak balio gehigarri bat eskaintzen du, enpresaren ikuspegi garaikide bat ematen duelako. Fatxadarako, ULMAk hormigoi polimerozko fatxada aireztatu bat aukeratu zuen, proiektu honetarako esklusiboki diseinatu ziren bolumen batzuk sortzen dituena.


GRAN VÍA proiektua
Eraikin klasiko bat birgaitzea, jatorrizko estetika mantenduta
Arkitektoak soluzio moderno bat nahi zuen, kanpoaldean kalitate altuko isolamendua txertatuko zuena, eraikinaren aurreko estetika mantenduz. ULMA fatxada aireztatuarekin, nahi zen akabera lortu zuen, junturak disimulatuta.
ULMA proiektua
Fatxada organikoa, PAPEL testura eta banbuzko sareta
Gure instalazioen fatxada berritzeko, diziplina anitzeko talde bat sortu zen, proiektuaren funtsa mantendu zuena, arkitekturaren joera berrietara eta fatxada aireztatuen garapen berrietara egokituz. Hautatutako testurak hauek dira: “papel” testura, kotoi organikoaren antzeko kolore argi batean, eta “lija” testura (ikatz-beltza) eremu nagusirako. Saretak “papel” testurarekin bat datorren diseinu bat du, gaueko argiztapenarekin indartzen den banbu-sail bat.
