Datuak babesteko politika eta cookie-politika

Datuak babesteko politika

1. Tratamenduaren arduraduna 

ULMA Hormigón Polímero S.Coop, izen komertziala ULMA Architectural Solutions duena (aurrerantzean, ULMA ARCHITECTURAL), Zubillaga Auzoa 89, 20560 Oñati (Gipuzkoa)

2. Erabiltzailearen adostasuna 

Inprimaki guztiak betetzean, erabiltzaileak kasu bakoitzean datuak babesteko politika onartuko du eta, hala, haren datu pertsonalen tratamendurako baimen argia emango du.

Webguneak honako inprimaki hauen bidez biltzen ditu datuak; erabiltzaileak kasu bakoitzean baimendu ahalko du tratamendua:

2.1 Harremanak: 

ULMA ARCHITECTURAL enpresak erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko eta haien kontsulta eta/edo iradokizunei erantzuteko erabiliko ditu bildutako datuak. Maila komertzialean, negozio-mailan eta/edo bezeroen arretaren mailan harreman aktibo bat existitzen den bitartean biltegiratuko dira datu horiek. Harremana etetean, ULMA ARCHITECTURAL enpresak datuak ezabatuko ditu.

2.2. Egin lan gurekin 

Datuak ULMA ARCHITECTURAL enpresaren fitxategi batean sartuko dira, harreman profesionalak errazteko eta uneko edo etorkizuneko hautapen-prozesuetan parte-hartzea kudeatzeko. Informazio gehiago lortzeko, irakurri tratamendu hau arautzen duen Datu Pertsonalak Babesteko Politika. 

2.3. Buletina jasotzeko harpidetza:

ULMA ARCHITECTURAL enpresak erabiltzaileak eskatutako jakinarazpenak bidaltzeko erabiliko ditu bildutako datuak. Maila komertzialean eta/edo bezeroen arretaren mailan harreman aktibo bat existitzen den bitartean biltegiratuko dira datu horiek. Harremana etetean, ULMA ARCHITECTURAL enpresak datuak ezabatuko ditu.

Erabiltzaileak hirugarren pertsonen datu pertsonalak ematen baditu, honako hau jakinarazi beharko die hirugarren horiei: zein datu eman dituen, datuak gordetzeko fitxategi bat dagoela eta haren helburua, balia ditzaketen eskubideak, eta ULMA ARCHITECTURAL dela tratamenduaren arduraduna.

3. Erabiltzailearen eskubideak

Erabiltzaile guztiek izango dute datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea, baita baimena kentzeko, tratamenduari aurre egiteko, tratamendua mugatzeko eta/edo datuak eramatea eskatzeko eskubidea ere. Hori egiteko, idatzi gdpr@ulmaarchitectural.com helbide elektronikora edo jarri harremanetan KOMUNIKAZIO sailarekin, Zubillaga Auzoa 89, 20560 Oñati (Gipuzkoa) helbidean.

Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritakoaren arabera, erabiltzaileak ez badu etorkizunean posta elektroniko bidez ULMA ARCHITECTURAL enpresak bidalitako jakinarazpen komertzialik jaso nahi, mezu elektroniko bat bidali beharko du, hori adieraziz, helbide honetara: gdpr@ulmaarchitectural.com

4. Cookie-politika

ULMA ARCHITECTURAL enpresak cookieak erabiltzen ditu. Honen inguruko informazio guztia atzi dezakezu Cookie Politika ataletan.

5. Aldaketak pribatutasun-politikan

ULMA ARCHITECTURAL enpresak zehatz-mehatz betetzen ditu datuen babesari eta erabiltzaileen pribatutasunari buruzko aplikatu beharreko legeak. Horretarako, datu pertsonalak Babesteko Politika honetako baldintzak edozein unetan, aurrez abisatu gabe eta alde bakarretik aldatzeko eskubidea gordetzen du, araudiaren aldaketetara edo Atariaren itxura eta konfigurazio eguneratura egokitzeko.

Cookie-politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, zure esperientzia hobea, azkarragoa eta seguruagoa izan dadin. Politika honetan azaltzen dizugu zer diren teknologia horiek, zertarako erabiltzen diren (esaterako, nabigatzen hasteko edo zure hobespenak gordetzeko) eta nork erabiltzen dituen.

Zer dira cookieak?

Cookieak zure arakatzailera bidaltzen diren gailuak dira, nabigatzeko erabiltzen duzun terminalean instalatzen direnak, ondoren berreskuratu ahalko den informazioa biltegiratzeko helburuarekin.

Teknologia horiek funtsezkoak dira Webgune honetako edukien funtzionamendua, osotasuna, erabilgarritasuna eta egokitasuna bermatzeko, eta abantaila nabarmenak eskaintzen dituzte zerbitzuak emateari dagokionez, nabigazioa eta erabilera errazten baitute.

Cookieek ezin dute irakurri inolako terminaletan biltegiratutako informaziorik. Era berean, ezin dute zure gailua kaltetu edo aldatu.

Nolako cookieak erabiltzen ditu Webgune honek?

Jarraian ematen dugun informazioa lagungarria egingo zaizu Webguneko orri desberdinen bidez instalatzen diren cookie mota desberdinak ulertzeko. Halaber, instalatzen diren cookieen eta hirugarren erakundeen berri emango dizugu.

COOKIE MOTAK

TEKNIKOAK

Cookie teknikoek informazio orokorra eta anonimoa biltegiratzen dute eta ez dute datu pertsonalik edo erabiltzaileak identifikatzen dituen informaziorik biltzen. Haien helburua webgunearen funtzionamendua bermatzea da.

HIRUGARRENAK: EZ

SAIOKOAK

Cookie hauek beharrezkoak dira webgunea behar bezala erabiltzeko, erabiltzaileen saiorako edo etenik gabe nabigatu ahal izateko, hizkuntza edo herrialdea bezalako aukerak gogoratuta. Erabiltzailea identifikatzeko erabiltzen dira, beharrezkoa izanez gero erregistro-eremu batera sartzea. Cookie hauek gabe, erabilgarri egon ohi diren zerbitzu asko ezingo lirateke erabili. Cookie horiek nabigatzailea ixtean edo hilabete bat igarotzean iraungitzen dira.

HIRUGARRENAK: EZ

ANALITIKOAK

Cookie hauek Webgunearen ezaugarriak eta funtzionaltasuna analizatzeko eta neurtzeko aukera ematen dute, Webgunea hobetzeko helburuarekin. Instalatzen diren cookieak hirugarrenenak dira. Esaterako, analitika-tresnen cookieak, bisitariek webgunea erabiltzeko duten modua ulertzeko balio dutenak. Cookie sorta bat erabil dezake informazioa biltzeko eta webguneen erabileraren estatistiken berri emateko, bisitariak pertsonalki identifikatu gabe.

HIRUGARRENAK: GOOGLE ANALYTCS

Nola kudea ditzaket cookieak?

Joan zure arakatzailearen hobespenen menura eta konfigura ezazu cookierik ez instalatzeko, dagoeneko dauzkazunak ezabatzeko eta/edo beste webguneetan nabigatzen hasi aurretik kentzeko.

Cookiei buruzko hobespenak konfiguratzeko, jarraian ematen diren argibideei jarrai diezaiekezu, nabigatzeko erabiltzen duzun arakatzailearen arabera, esteka hauen bidez:

Cookie-politika eguneratzea

Azken eguneratze-data: 2019ko uztailaren 1a.

Cookie-politika legeriaren aldaketen arabera eguneratu daiteke, edo cookieak instalatzen edo erabiltzen dituzten hirugarrenekin ditugun akordioetan egiten diren balizko aldaketetara egokitzeko.