Nor gara

Bezero batek behin esan zigun bezala:

"Enpresak osatzen dituzten pertsonen isla dira eta izango dira beti".

Eta arrazoi osoa du.

Baina, nolakoak gara ULMAn lan egiten dugun pertsonak?

Lehenik eta behin, 1990etik fabrikatzaileak garela jakin behar duzu, eta DRAINATZE eta ARKITEKTURARAKO irtenbideak berritzen eta garatzen ditugula. Azken sektore honetan, honako hauek eskaintzen ditugu: Fatxada Aireztatuak, Itxitura Industrializatuak, Aurrefabrikatu Pertsonalizatuak eta Hiri Altzariak.

Kooperatiba bat izanik, kultura horizontala dugu. Honek ULMAn lan egiten dugunon % 80a enpresako bazkideak garela esan nahi du. Jabeak gara. Gure enpresa proiektuarekiko konprometituta gaude eta familia handi bat bezala sentitzen gara.

Eta honek zuri zertan egiten dizu mesede?

Gure bezeroen proiektuetan gogo handiz inplikatzen gara. Izan ere, enpresa norberarena dela sentitzen duzunean, ilusioa eta zerbitzu on bat emateko gogoa ugaritu egiten da.

Eta nolakoak dira gure bezeroak?

Jasangarritasunarekin konprometituta dauden profesionalak, iraunkortasun handiko materialen, material naturalen, birziklagarrien eta tokiko industrian CO2 isuriak murrizteko inbertitzen duten enpresen alde egiten dutenak.

Bai, xehetasunak zaintzen ditugun enpresa horietakoak gara, munduan duten eragina hobetu nahi dutenak. Barrura zein kanpora begira, lan baldintzak eta emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna ere zainduta.

Laburbilduz: lan egitea gustatzen zaigun moduko enpresa mota gara.

Baliteke zure lan filosofiarekin bat etortzea.

ULMA taldeko kide gara. ULMA enpresa-taldeak Nekazaritza, Orga Garraiatzaile-jasotzaileak, Eraikuntza, Conveyor Components, Embedded Solutions, Handling Systems, Packaging eta Piping arloetan ardazten ditu negozioak eta jarduerak.

First slide

Ezagutu gaitzazu hobeto

Bideo honetan drainatzeko eta arkitekturarako soluzioak aurkezten dizkizugu, baita gure produktuen oinarri nagusia den material berritzaileak, hormigoi polimeroak, dituen ezaugarriak eta abantailak ere.

Halaber, gure araua zein den azaldu nahi du: ULMA Architectural Solutions enpresaren baliorik handiena pertsonak dira, gure langileen konpromisoari, grinari eta gure bezero eta kolaboratzaileekin egiten duten lanari esker.