DISTRIKT By Kronos Homes Lisboan

ULMAko STONEO fatxada aireztatuko sistema Distrikten, Lisboan.
DISTRIKT By Kronos Homes Lisboan

Distrikt bizitegi gunea, KRONOS Homesek sustatua eta Morph Studiok diseinatua, sustatzaileak orain arte egindako bizitegi garapenik handiena da, eta eskala handiko proiektuetan fatxadetako materialaren aukeraketa erabakigarria dela erakusten duen adibide argia.

STONEOren estetika: giltzarria hautaketan

Testuinguru honetan, ULMA Architectural Solutionsek STONEO fatxada aireztatuko 5.200 m² baino gehiagorekin parte hartzen du, LOOK - Uhin bertikal gamaren testura terrazen dinamismoaren kontrapuntu gisa erabiliz. Sistemak ordena, errepikapena eta koherentzia ematen du, eta multzoaren irakurketa bateratua eraikitzen du funtsezko paleta kromatiko baten bidez, zuriaren eta beltzaren arteko kontrastean oinarrituta.

Proiektuaren arkitekturak diseinutik bertatik erantzuten die baldintza horiei. Proiektua garatu den bitartean etxebizitzen orientazioan sartu den 45°-ko biraketari esker, etxebizitza guztietan sartzen da eguzki argia eguneko lehen orduetatik, barruko erosotasuna optimizatuta eta kanpoarekiko harremana indartuta. Erabaki horrek ekarri du fatxadan terrazen erritmoa nabaritzea -estudioaren ezaugarri bereizgarrietako bat-, eta horri esker multzoak mugimendua eta sakontasuna edukitzea.

STONEO harritik eratorritako material ez-porotsua da, eta oso ur gutxi xurgatzen du (%0,1). Eskala handiko bizitegi proiektuetarako irtenbide bereziki egoki gisa aurkezten da, horrelako proiektuetan fatxadak adierazpen arkitektonikoari zein lekuaren eskakizun teknikoei erantzun behar die eta. 

Gure fatxada aireztatuen aukera guztiak ezagutu nahi dituzu? Gure Arkitektura Bulegoak hemen aurkituko duzu. 

ULMAko Arkitektura Bulegoa: eraikuntzako xehetasunen garapena

Erronka bat izan da ULMAko Arkitektura Bulegorako, eta, horri erantzuteko, zehaztasunez aritu zen terrazek -etxebizitzen benetako bihotza- eraikuntzaren aldetik dituzten xehetasunak garatzen. Arreta berezia behar izan zen plakak mozteko eta modulatzeko, izan ere, testura batzuekin lan egiten denean, esaterako, uhin bertikaleko testurekin lan egiten denean, zeregin horiek funtsezkoak dira, patroiaren jarraitutasuna behar-beharrezkoa baita. Piezakatzeak, izkinak eta hainbat materialen arteko elkarguneak kontu handiz aztertu ziren, fatxadaren irakurketa koherente eta zehatza bermatzeko.

Lan hori AGIrekin (Augusto Guimarães & Irmão) elkarlan estuan egin zen, AGI baita ULMAk duen banatzailea eta ohiko bazkidea Portugalgo merkatuan. Bertako eraikuntza testuingurua ezagutzeak eta STONEOrekin esperientzia izateak ahalbidetu zioten proiektuaren garapenean ikuspegi praktiko batetik laguntzea, irtenbideak obraren errealitatera egokituz eta diseinatutako xehetasunak behar bezala gauzatzen zirela bermatuz.

Izan ere, proiektu batzuetan, hala nola Distrikten, ulertzen da eraikuntzako xehetasuna ez dela eraikuntza ezartzen den lekutik aparte dagoen zerbait.

Lisboan, argia elementu arkitektoniko bat gehiago da. Elementu aldakorra eta bizia da, eta beti presente dago, eta eraikinen eta ingurunearen arteko harremana definitzen du. Distrikt paisaia jakin batean integratuta dago, eta paisaia hori ez da Alfamako Lisboa historikoa eta ez ditu hango tranbiak eta aldapa zorabiagarriak. Parque das Nações izeneko leku modernoan dago, eta han arkitekturak bira egin du — ez 45°, ia 180° — eta etorkizuneko hirirantz begira jarri da.

Fitxa Teknikoa

ARKITEKTURA ESTUDIOA: Morph Estudio

SUSTATZAILEA: Kronos Homes

BANAKETA: AGI, Augusto Guimarães & Irmão, Lda.

TESTURA: LOOK – UHIN VERTICAL

KOLOREA:  Beltza M03

FATXADAREN AZALERA: 5.200 m2

ARGAZKIAK: Eduardo Montenegro

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu